[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Greziar mitologian, Eter edo Aether (Αἰθήρ, Aíthếr, αἵθω aíthô hitzetik, "erre") Greziar mitologiako jatorrizko jainkoetako edo Protogonoetako bat zen; "zeru gorena", espazioa eta paradisuaren pertsonifikazioa. Jainkoek arnasten duten aire altua, garbia eta distiratsua da, hilkorrek arnasten zuten Lurreko ἀήρ aếr edo airearekin kontrastatuz.

Eter (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa eta Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaErebo
AmaNix
Ezkontidea(k)Hemera
Seme-alabakTalasa, Aura (en) Itzuli, Gaia, Urano, Aergia (en) Itzuli, Eros, Dione, Altercatio (en) Itzuli, Dolos (en) Itzuli eta Dolor (en) Itzuli
Anai-arrebakHemera
Artikulu hau greziar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eter».

Soilik Ereboren semea zen, edo, iturrien arabera, baita Nixena ere, eta Hemeraren neba, honekin elkartuz, eta, elkarrekin, Higinoren arabera, Gea, Urano eta Ponto izanez. Aristofanesen arabera, bere kabuz, lainoetako lamien, nefeleen aita ere izan zen. Eterra, munduko arima zen, eta bizitza guztia, beragandik irteten zen. Nixek, Ereboren laino ilunak eramaten zituen zerutik, mundura gaua eramanez eta Eterra ezkutatuz, Hemerak, eguna ekarriz, kentzen zituen bitartean. (Antzinako teogonietan, eguna eta gaua, eguzkiagandik independenteak zirela uste zen).

Beste iturri batzuk, Kaosetik sortu zela diote. Orfismoak, Eter, Kronos eta Anankeren semea zela zioen.

Aetherra, Zeusen harresi defentsiboa bezala ere ezagutzen zen, Tartaro kosmosetik kanpo giltzapetuta uzten zuen hesia.

Bosgarren elementua

aldatu

Aitherra (aether), suarekin lotutako beste kontzeptu misteriotsu bat da. Kontzeptu greziar hau, dirudienez, bere baliokide hindua den akashatik dator. Aitherra, bosgarren elementua da, beste laurekin batera: ura, lurra, sua eta airea. Aitherra, Su Zerutiarra izango litzateke. Bost elementu hauek, ez dira mundua osatzen dutenak, suntsitzen dutenak baizik: sua (suteak), ura (uholdeak), haizea (urakanak eta haize erauntsiak) eta lurra (lurrikarak). Zerrenda honen arabera, aitherra, eguzkiarena eta antzeko erradiazio termikoa da, espazio hutsean hedatzeko gai dena.

Lau (edo bost) elementuen doktrina, antzinakoa da Grezian, non Sokratesen aurreko garaietan datatua dagoen. Baina are antzinakoagoa da oraindik Ekialde Urrunean, eta India eta Txinan oso hedatu zen, non budismoaren zein hinduismoaren oinarria den, bereziki, testuinguru esoteriko batean. Aither hitz greziarra, aith erro indoeuroparretik dator, "sua" edo "erre" esan nahi duena. Erro hau, Aithiopia (Etiopia) izenean agertzen da, "lur errea" esan nahi duena.

Greziar doktrinetan, dirudienez, aitherra, su zerutiarra zen, jainkoek arnasten zuten eta hauek bizi ziren esentzia garbia.

Kanpo estekak

aldatu