Enol aintzira
Enol aintzira edo Enol lakua Covadongako aintzirak bezala ezagutzen diren bi antziretako bat da, Espainiako Asturias erkidegoan kokatzen da. Bi antziretatik handiena da, Covadongatik 10 kilometro eta Cangues d'Onís udalerritik 25 kilometro ingurura dago.
Enol aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.134 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 0,75 km |
Zabalera | 0,4 km |
Sakonera | 25 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′20″N 4°59′28″W / 43.2721°N 4.99108°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Cangues d'Onís |
Babestutako-eremua | Europako Mendietako Parke Nazionala |
1.070 metroko garaieran kokatua dago, Cornión mendigunearen erdialdean, 25 metroko sakonera, gehienezko 750 metroko luzera eta 400 metroko zabalera du.
Parke Natural honetako turismoguneetatik gertu eta akanpalekutik oso hurbil, aintzira honek ustiaketa turistikoaren presioa jasaten du, eremu honetako turismo erakargune garrantzitsuenetakoa delarik, bertan bainu bat nahiz submarinismoan jardun daitekelarik (betiere urpeko lohia mugitu ez dadin, honek ikuspena murrizten baitu).
Bitxikeriak
aldatuEnol aintziraren urpean Covadongako Ama Birjinaren irudi bat dago, urtero irailaren 8an ospatzen den prozesiorako urgainera igo ohi delarik. Usadioaren arabera Enol izena duten seme guztiak Enol aintzirako uren eraginak sortutako zoriona eta zorte ona izan ohi dute.
Geologia
aldatuAintzira glaziar fronte baten atzeraldiaren ondorioz sortu zen, bertan itxigune gisa morrenaren frontea gelditu zelarik.
Iruditegia
aldatu-
Enol aintzira elurpean.
-
Enol aintziraren hegoaldeko zatiaren ikuspegia.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Enol lakua (Gaztelaniaz)
- Enol aintzira izoztuta (Gaztelaniaz)
- Europako mendiak eta aintzirak (Gaztelaniaz)