[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Glaziar

urte guztian urtzen ez den elur izoztuzko eremu handia

Glaziarra edo hormagunea[1] astiro mugitzen den izotzezko ibaia edo multzo geologikoa da, elurraren metaketak sortua. Klima polarreko eremuetan, elurra pilatzen den lekuetatik izotza urtzen den lekuetaraino mugitzen den izotz-masak dira glaziarrak.

Glaziarra lurrazalean dagoen izotz masa sendoa da eta elurraren metatze, trinkoketa eta birkristaltzea dela eta sortzen da. Hauek posibleak dira, elur moduko urteko batez besteko prezipitazioak, udako lurrunketa baino handiagoak direnean, eta hori lurburuko ingurunetan eta zonalde menditsuetan izaten da (osatzen duten izotz-masaren %99 Antartikan eta Groenlandian pilatuta dago). Glaziarra sortzeko prozesuari glaziazioa deritzo. Glaziarrak hiru atal ditu: goiburua, mihia eta harana.

Glaziarrek Lurraren gainazalaren % 10 estaltzen dute, baina lurreko ur gezaren hiru laurdenak[erreferentzia behar] gordetzen dituzte, hau da, 33 milioi km3 ur geza.

Perito Moreno glaziarra (Argentina).

Eraketa

aldatu
 
Glaziar izotzaren eraketa
 
Briksdal glaziarra (Norvegia, 2006-7-2)
 
Grosser Aletschgletscher (Suitza)
 
Mapan, mendiko glaziarren balantzean, 1970etiko aldaketak adierazi dira: horiz eta gorriz, balantze negatibokoak (gero eta txikiagoak dira) eta urdinez, positibokoak (handituz doaz).

Glaziarrak, neguetan metatzen den elurra, udan urtzen denaren kopuru handiagoa denean sortzen dira. Leku hauetan, izotz puntua baino txikiagoko tenperaturak daude eta elurra egitean, honek bere egitura aldatzen du, uraren lurrunketa eta birkondentsazioa, birkristalizazioa sortzen dute, izotz ale txikiagoak, borobilagoak eta gogorragoak eratuz. Ale hauei firn deritze. Elurra metatzen doa eta firn bihurtzen, beheko geruzak presio handiagoa jasanez. Geruza horiek gero eta metro gehiago dute eta behekoak hain dira astunak, ezen firn izotz kristal handiago bihurtzen diren. Izotzezko kristalek duten ikaragarrizko presioak deformazio plastikoa sortzen du eta horrek halaber glaziarrak grabitate indarraren menpe mugitzea egiten du, lurrezko fluxu baten antzera.

Glaziarren tamaina dagoen lekuaren klimaren arabera izaten da. Haien goiko partean metatzen dena eta behean urtzen denaren arteko balantzeari glaziar balantzea deritzo.

Mendiko glaziarretan, izotza zirkuetan trinkotzen da, uharren harrera arroen antzera. Kontinenteetako glaziarretan, berriz, metatzea glaziarraren goiko partean ere izaten da ere, baina kasu honetan ez dira hain garrantzitsuak prezipitazioak, baizik lurrunaren solidotzea, tenperatura oso txikien ondorioz. Metatutako izotza trinkotzen da eta hori, beheko zonaldeetan presio handia sortzen du. Aldi berean, glaziarraren pisuak presio zentrifugoa eragiten du, izotzaren kanporako bultzada sortuz: hor, izotza urtzen da (erauzketa gunea). Itsasoko urarekin zatitzen direnean, izozmendi bihurtzen dira.

Haraneko glaziarretan, metatze eta urtze guneak bereizten duen lerroari elur edo oreka lerroa deritzo. Lerro horren handitzea, tenperaturen eta elur prezipitazioen kopuruaren arabera izaten da, hau da, handiagoak dira, eguterako isurialde edo mendialdetan ospel aldetan baino, eta haizebean haizealdean baino gehiago.

Glaziarren aurrerapen edo atzerapena, metatzearen handitzearen edo urtzearen arabera izaten da eta horien arrazoiak, naturalak edo gizakiaren esku izan daitezke. Teoria askok esaten dute, glaziarren atzerapena gizakiaren erruz izaten ari dela, batez ere, 1850etik aurrera, hain zuzen ere, industrializazioa handituz joan zen momentutik eta beraz, anhidrido karbonikoa edo CO² kontzentrazioak handitu izan zirenetik. CO²ak ur kopuru handiak xurgatzen ditu (zuzenean glaziarretatik) azido karbonikoa lortzeko eta horren ondorioz, inguruko glaziarrak gero eta txikiagoak dira.

Europako Alpeetako glaziarrak murrizten ari dira, ondoan dauden industria handien eta hiri turistikoen erruz dela esaten da, eta batez ere, erregai kopuru handia kontsumitzen baita eta horrekin batera, karbono dioxido asko sortzen dute, inguruneko tenperatura handituz.

Beste aldetik, Europa iparraldeko glaziarrak azkeneko 40 urteetan handitzen direla ikusten da. Ez daude arrazoi seguruak, baina, kontutan izan behar da, leku hauetan, batez ere, energia hidroelektrikoa erabiltzen dutela eta horrek suposatzen du, ez ikatza, ezta petrolioa edo petrolioaren eratorriak ez direla hainbeste erabiltzen, hauek energia termoelektrikoa sortzeko behar direlako eta ez hidroelektrikoarentzako. Gainera, energia termoelektrikoa, inguruneko tenperaturaren handitzea egiten du, berriz hidroelektrikoa soilik etxeak berotzeko erabiltzen da. Arrazoi hau, eztabaidagarria izan daiteke, batez ere, hau irakurrita, beroketa globala gertatzen ari ez dela pentsatu daitekeelako eta beraz, glaziarren urtzea lokala izatea, hori berez, ez dago demostraturik.

Groenlandiako eta Antartikako glaziarrak neurtzeko zailagoak dira, glaziarren balantzeak egitea erreza ez delako. Adibidez Antartikan, % 3 baino gutxiago izotza barik egoten da udararen klimaxean eta honen % 90 iparraldeko zonaldetan izaten da. Hala ere, planetan ari den berotze globalaren erruz, 152 km³ izotz urteko urtzen da, itsasoko ur maila 0,4 mm igoz[erreferentzia behar]. Antartika urtuz gero, itsasoko maila metro asko igoko zen eta beraz, hondamendi ikaragarria gertatuko zen. 2002ko hegoaldeko udan, Larsen izotz zapalda urtu egin zen (berotze globala dela-eta izan zela esaten da), gutxi gorabehera, 3240 km² luze-zabal eta 10.000 urte zeuzkan zatia.

Antartikako zati askotan urtze prozesu hau gertatzen ari da (mendebaldean batez ere), baina azkeneko ikerketetan, adierazten da itsaso artikoko izotzaren handitzea eta Antartikako beste lekuetan dagoen urtze kantitatea baino gehiago handitzen ari dela[2]. Hala eta guztiz ere, NASAren satelite mapetan, 1998-2008 denboraldian izotzaren urtzea %75aren azelerazioa izan dela ikusten da, batez ere mendebaldeko zonaldeetan. Datu hauek, kontraesanezkoak dira guztiz, baina esplikazio bat egon daitekeela esaten da. Hau da, kostalde eta mendebaldeko zonaldeetan izotza urtzen ari da, berriz, kontinentearen barrualdean guztiz kontrakoa gertatzen ari da, arraroa izan arren, munduan izan den tenperaturen handitzearengatik. Tenperatura igoera honek, Antartikara hezetasuna ekarri omen du eta horrek elur prezipitazioak sortarazi du eta horrekin batera, izotz gehiago kontinentearen erdian. Kontutan izan behar da, Antartika munduan dagoen lekurik lehorrena dela, berez, bertako hezetasuna %0 izan omen du.

Sailkapena

aldatu
 
Glaziarraren eskema

Glaziarrak, tamainaren eta geografiarekin duen erlazioaren arabera sailkatzen dira.

  • Alpeetako glaziarra: Glaziar txikienak mota honetan sartzen dira. Hauek, normalean haran menditsuetan sortzen dira eta horren ondorioz haranetako, alpeetako edo mendietako glaziarrak deritze. Hauen elikadura tasa handia da: abiadura 60 m/hilabeteko.
  • Glaziar kaskoak: Kasu honetan, mendikate edo sumendi bat estaltzen duten izotz geruza erraldoiak dira. Hauek, kontinenteetako glaziarrek baino masa gutxiago dute.
  • Gainezkatze glaziarra: Glaziar kaskoek glaziar mota hau elikatzen dute. Hauek normalean, haranetako glaziarrak dira eta mendiko eremuetatik itsasoraino glaziar kaskoek egiten duten mugimenduari esker sortzen dira, beraz, haranetan dauden izotz mihiak dira, izotz masa handietatik urrun.
  • Glaziar kasko kontinentala: Hauek glaziar mota handienak dira. Gaur egun, soilik Antartikan eta Groenlandian existitzen dira. Zonalde hauek, ur geza kantitate erraldoiak dute eta urtuz gero, itsasoko maila metro asko handituko zen mundu osoan.
  • Goi-ordoki glaziarra: Glaziar kaskoen antza dute, baino txikiagoak dira eta leku garaiak eta goi-ordokiak estaltzen dituzte. Hauek, zonalde askotan daude, adibidez, Islandian eta Ozeano Artikoaren uharte handi batzuetan.
  • Mendibarreneko glaziarra: Lurbarrenetan egoten dira eta bi alpeetako glaziarren mihiak elkartzen direnean sortzen dira. Hauek tamaina askotakoak izan daitezke, adibidez, Alaskako hego kostaldeko Malaspina glaziarra, hau San Eliaseko mendikatearen oineko 5000 km² osatzen du.
  • Kanporatze glaziarra (Outlet): Glaziar mota hau, glaziarren oheko zokogunetan edo haran estuetan gertatzen dira. Hauen fluxua, korrontezko ezaugarriak edo abiadura handikoak eta mugimendu lasterrekoa da.

Mugimendua

aldatu

Izotzak solido hauskor baten ezaugarriak ditu. Honen gainean 50 metroko lodiera duen beste izotz bat dagoenean, honek material plastiko baten ezaugarriak hartu eta mugitzen hasten da. Glaziarrak, molekula multzoetako geruzaz osaturik daude, bat bestearen gainean eta geruzen arteko loturak oso ahulak dira, beraz esfortzu handiak izanez gero, loturak apurtzen dira eta glaziarra mugitzen da.

Beste mugimendu mota bat, oinarriko irristadura da. Hau glaziar osoa guztiz mugitzen denean gertatzen da. Izotzean gero eta presio gehiago dagoenean, bere urtze-puntua txikitzen da eta horren ondorioz ur likidoa sortzen da, glaziarraren oinarria lubrifikatuz eta beraz, mugimendua sortuz. Uraren fusioa gertatzeko, beste jatorri batzuk egon daitezke, hau da, izotzak harrien kontra daukan marruskadurak, tenperatura handitu dezake eta baita lurrazaleko beroa ere.

Glaziarren mugimendua ez da higidura uniformea, grabitate indarraren eta marruskaduraren arabera gertatzen baita. Marruskadura dela eta, oinarriko izotza goikoa baino mantsoago doa eta gainera, honen gainean dauden 50 metroak marruskadurarik ez dutenez, askozaz tinkoagoa dago. Tinko dagoen izotz mota honi, haustura gunea deritzo. Gune hau, behealdea mugitzean eta leku irregular batetik pasatzean, hausten da, sakonera handiko arraildurak sortzen dira.

Abiadura

aldatu

Glaziarren higidura abiadura marruskaduraren arabera izaten da. Izotza gero eta beherago egonik, marruskadura gehiago izango du eta beraz mantsoago mugituko da. Alpeetako glaziarren kasuan, paretetako marruskaduraren efektua ikusi egin da, hau da, inguruko mendien marruskadurak, ertzetako izotzaren mugimendua, zentroan dagoenarekiko, mantsoago doala demostratu da.

Batez besteko abiadurak aldatzen doaz. Batzuk, oso motelak dira, hain da moteltasuna, higakinen artean zuhaitzak hazten direla. Beste kasuetan berriz, egunean metro batzuk mugitu daitezke. Adibidez, Byrd glaziarra (Antartikan), sateliteekin egindako ikerketen arabera, egunero bi metro higitzen zen, hau da, urtean 750-800 metro inguru.

Glaziar askok, oso azkar mugitzen diren aldiak dauzkate, boladak izenekoak[erreferentzia behar]. Mota honetako mugimendua dauzkaten glaziarrek, bat-batean, beren mugimendua bizkortu egiten dute eta gero berriz ere, bere hasierako egoerara bueltatzen dira. Bolada batean, higidura 100 alditan handiagoa izan daiteke, egoera normalekin konparatuz.

Higadura

aldatu

Harriak eta sedimentuak, prozesu desberdinengatik, glaziarretan gehitu egiten dira. Glaziarretan, urradura eta erauzketagatik gerta daiteke higadura.

Urradura eta erauzketa

aldatu

Glaziarrak lurzoru harritsutik mugitzen denean, harriak altxatzen ditu eta izotzera gehitzen dira. Prozesu honi, glaziar erauzketa deritzo, urtutako ura arrailduretan sartzen denean eta sakonerara ailegatzean izozten denean, gertatzen da. Ura hedatzean, lurzoruko harriak altxatzen ditu eta modu horretan mota guztietako sedimentuak glaziarraren barruan sartzen dira[3].

Urradura, izotza eta harri zatiak harriko ohantzetik pasatzen denean gertatzen da, eta leundu eta labaindu egiten dute pasatzen diren lurretik. Urraduragatik apurtzen den harriari harri irina deritzo. Harri irin horren harri aleek 0,002-0,00625 milimetroko tamaina dute eta kopuru handia baldin badaude, uraren fusio korronteak kolore grisaxka hartzen dute.

Higadura eta urraduraren ezaugarriak ikusteko, ohearen azalera harritsuetan glaziar ildaxkak antzematen dira. Ildaxken norabideek glaziarren fluxua zehazten dute, ikerketentzako informazio garrantzitsua emanez[4].

Higadura abiadura

aldatu

Glaziar baten erosio abiadura oso aldakorra izan daiteke. Haren arrazoia lau faktore dira:

  1. Glaziarraren mugimenduaren abiadura.
  2. Izotzaren lodiera.
  3. Glaziarraren oinarrian dauden harri zatien forma, ugaritasuna eta tinkotasuna.
  4. Glaziarraren pean dagoen azalaren higatasuna.

Higakinak

aldatu
 
Bloke alderraia.

Materiala glaziarretan gehitu ondoren, urradura zonaldera iristi aurretik material hori kilometro askotan mugi daiteke. Glaziarrek sortzen duten harri biltegiei glaziarren higakinak deritze. Bi mota daude:

  • Glaziarrek bildutakoak (tile edo glaziar lokatza).
  • Glaziarraren fusio urak utzitako sedimentuak (higakin estratifikatuak).

Bloke alderraiak garraiatu diren harriak eta gero izotzak egiten duen korrontetik kanpo geratzen direnak dira. Glaziarrek biltegietatik egiten duten bidea ikertzeko erabiltzen dira.

Morrenak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Morrena»

Morrenak glaziarren hondakin trinkotu gabeak dira, lur eta harriz osatuak.

  • Bukaerako morrena: Glaziarraren bukaeran biltzen den nahastutako materialen menditxoei deritzo. Glaziarraren azken partean sortzen dira, izotza urtzen eta lurruntzen denean, glaziarra aurreratzen den bitartean. Glaziarra geldikorra egon arren, izotzak mugitzen segitzen du eta beraz, baita sedimentuak biltzen ere.
  • Sakoneko morrena: Urradura metatzeari gainditzen duenean, glaziarra atzerantz doa eta hori egiten duen bitartean, sedimentazio prozesuak bere horretan segitzen du, ordoki kizkurtuak sortuz. Geruza horri sakoneko morrena deritzo. Atzerapenean orekatzen ari diren izotz parteei atzerapen morrena deritze.

Alpeetako glaziarrek morrena motok dituzte (mendi haranetan):

  • Alboko morrenak: Haranetako alboetan sedimentuak metatzen dira, glaziarrek paretetan egiten duten irristaketa dela eta.
  • Erdiko morrenak: Hauek Alpeetako glaziarretan daude eta bi glaziar elkartzean eta izotz korronte bakar bat sortzen denean, morrena hau agertzen da.
  • Azaleko morrenak: Glaziarren azalean daude.
  • Aurreko morrenak: Glaziarraren aurreko partean daude.

Munduko glaziarrak

aldatu

Afrikan

aldatu
 
Kilimanjaroko glaziarra gaur egun

Gaur egun glaziarrak dituzten mendiak hauek dira:

  • Kilimanjaro mendia (5.895 m) eta Meru mendia
  • Kenia mendia (5.202 m)
  • Ruwenzori: 4.500 m baino gehiago daukan mendi multzoa da; gutxi gorabehera 25 mendi daude eta garaienak, Margarita (5.111 m), Stanley mendia eta Alexandra.

Ameriketan

aldatu

Argentinan, Perito Moreno glaziarra deitzen den glaziar garrantzitsu bat dago eta Fitz Roy izeneko mendi baten inguruan dauden glaziarrak ere daude: Fitz Roy, Viedma, Spegazzini, Upsala, Onelli...). Perito Moreno glaziarrak, urtero neguan, ertz batean zubi bat sortzen du eta apirilean, erori egiten da.

Antartikan

aldatu

Glaziar garrantzitsuenak:

  • Beardmore glaziarra: Munduko glaziarretatik handienetako bat da, 160 km luze eta 40 km lodi leku askotan. Lehenengo espedizioetan, normalean glaziar horretatik joaten zen, ibilbidea ona duela eta.
  • Odol urjauzia (Blood Falls): Taylor glaziarrean dagoen burdin oxidozko fluxuari deritzo. Antartidako ekialdean dago.
  • Ferrar glaziarra: 56 km luze da. Antartidako ipar-ekialdeko kostaldean hasi eta ondoren ekialdean Taylor glaziarrarekin elkartzen da.
  • Schweitzer glaziarra: ipar-mendebaldeko orientazioa daukan glaziarra da.
  • Taylor glaziarra: 54 km luze.
 
Himalaia mendikatea

Himalaian glaziar kopuru handia existitzen da. Gune polarra kanpoan, munduko glaziar gehienak hemen kokatzen dira.

  • Karakorum: Munduan dagoen eskualdeetatik, glaziar gehiago dagoen mendikatea da, leku polarrak kontutan izan gabe. 500 km luze da eta honen barruan mendi oso garrantzitsuak daude: K2 (8.611 m), Gasherbrum I (8.068 m), Broad Peak (8.047 m), Gasherbrum II (8.035 m), Gasherbrum IV (7.925 m), Distaghil Sar (7.885 m), Masherbrum (7.821 m), Rakaposhi (7.788 m), Kanjut Sar (7.761 m), Saser Kangri (7.672 m).
  • Baltoro glaziarra: 57 km-ko glaziarra da, beraz, zonalde polarrak kanpo utzita, mundukon glaziarren artean, hau luzeenetako bat da. Karakorum mendikatean dago, Pakistanen iparraldean.
  • Khunyang Chhish: Karakorum dagoen mendikate bat da eta honen barruan, Hispar glaziarra eta Khunyang glaziarra daude.
  • Rongbuk glaziarra: Everest menditatik elikatzen da eta, berez, beste bi glaziar harekin elkartzen dira.

Europan

aldatu
 
Briksdal glaziarra (Norvegia)

Alpeetan eta Pirineotan[5] dauden glaziarrik garrantzitsuenak:

Glaziar handienak:

Arraildura gehien daukana: Oulettes de Caube (40 m-ko sakoneko arraildurak). Aldapatsuena: Vignemale txikia (55º-ko aldapa). Beherena: Oulettes de Craube (2270-2600 m). Gorena: Goiko “Monte Perdido” (3050-3150 m).

Islandian eta Norvegian ere badira glaziar ugari.

Ozeanian

aldatu
 
Puncak Jaya glaziarren azkeneko aztarnak
  • Aoraki/Mount Cook (Zeelanda Berria)
  • Carstensz-ko Piramidea edo Jaya mendia: Ozeaniako tontorrik garaiena da (4.884 m) eta mendiaren alboan, Carstensz glaziarra, Meren Glaziarra (2000an desagertu zen), eta Northwall glaziarra, aurkitzen dira. Glaziar hauek urtaroen arabera agertzen dira, kontutan izan behar dugu zonalde ekuatorial bat dela.

Groenlandia

aldatu

Munduko izotz zatirik handienetakoa da (Antartikarekin) eta klima aldaketa dela-eta, izotza urtze prozesuan dago. Danimarkaren menpe dagoen uhartea da, baina badia eta ubideen bitartez Kanadara elkartzen da.

  • Humboldt glaziarra': Uharteko ipar-ekialdean dago eta bertatik izozmendi handiak askatzen dira.
  • Uunartoq Qeqrtoq: Groenlandiara elkartuta zegoen lur zati bat da. Izotz eta glaziarrez osaturik dago eta munduko berotze globala dela eta, Groenlandiatik askatu egin zela esan omen dute.
  • Melville badia: Groenlandiako mendebaldean dago eta uhartearen izotz zati handitik datorren glaziarrak batzuk badia horretara zuzendutak daude.

Euskal Herrian

aldatu

Euskal Herriko glaziar bakarra dago, Gaintzako Aralarko Malloetan, Urakorri eta Beoain mendien magalean[6].

Erreferentziak

aldatu
  1. Egungo Euskararen Hiztegia, EHU
  2. East Antartica puts on weight, Nature aldizkaria
  3. Glaziarretako erauzketa (Erosión y transporte de un glaciar, in Strahler 1997:470)
  4. Ildaxkak: Erosión y transporte de un glaciar in Strahler 1997:470-471)
  5. Eñaut, Rico Lozano, Ibai Izagirre Estibaritz. (2021-09-01). «Pirinioetako glaziarrak galzorian» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  6. Gaintzako glaziarra ez da urtu uda osoan, EiTB.

Bibliografia

aldatu
  • DERRUAU, Max. “El sistema de erosión glacial.” En Geomorfología. Sección 3, capítulo 2. Barcelona: Ariel, 2ª ed., 1991.
  • KASER, Georg; OSMASTON, Henry. Tropical Glaciers. Cambridge University Press, 2001. ISBN 0-521-63333-8
  • HAMBREY, Michael; ALEAN, Jürg. Glaciers. Cambridge University Press, 2004. ISBN 0-521-82808-2
  • MATTERN, Joanne. Antártida: El glaciar más grande del mundo. The Rosen Publishing Group, 2004. ISBN 0-8239-6874-X
  • STRAHLER, Arthur N. "Landforms made by glaciers". In Physical Geography, chapter 26. New York: John Wiley and Sons, 1960.
  • STRAHLER, Arthur N. (1992, reimpresión 1997) Geología Física, cap. 18: Glaciares y Glaciaciones del Pleistoceno, Barcelona: Ed. Omega ISBN 84-282-0770-4

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu