Zugzwang
a | b | c | d | e | f | g | h | ||
8 | 8 | ||||||||
7 | 7 | ||||||||
6 | 6 | ||||||||
5 | 5 | ||||||||
4 | 4 | ||||||||
3 | 3 | ||||||||
2 | 2 | ||||||||
1 | 1 | ||||||||
a | b | c | d | e | f | g | h |
Zugzwang xakean dagoen posizio kaltegarria da, amaiera aldera jazo ohi dena. Jokalaria zugzwang posizioan dago baldin eta bere edozein mugimendu bere kalterako bada. Terminoa alemanetik dator, zeinetan zug jokaldia den eta zwang, bortxa. Zugzwang egoerak partida galtzea ere ekar dezake.
Erakutsitako diagraman beltzak zugzwang egoeran leudeke, zeren eta egin lezaketen gauza bakarra litzateke ...Ee7. Jarraipena Ec7 litzateke eta, beltzek edozer eginda ere, zuriek peoia dama gisa koroatuko lukete; ondorioz, beltzek galduko lukete.
Txanda zuriena balitz, berriz, haiek ere zugzwang egoeran egongo lirateke: Ed6 eginez berdinketa litzateke, errege beltza itota egongo litzatekeelako eta, beste edozein jokaldi egitekotan peoia galduko lukete, berdinketa gertatuz.