Virginia González Polo
Virginia González Polo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Virginia González Polo |
Jaiotza | Valladolid, 1873ko apirilaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Valladolid Coruña Bilbo Buenos Aires Vigo Leon Baiona Madril |
Heriotza | Madril, 1923ko abuztuaren 15a (50 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, sindikalista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Unión General de Trabajadores |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Virginia González Polo (Valladolid, Espainia, 1873ko apirilaren 2a - Madril, Espainia, 1923ko abuztuaren 15a) espainiar buruzagi politiko eta feminista izan zen. Bilboko Emakume Sozialisten Elkartea eta Espainiako Langileen Alderdi Komunista sortu zutenen artean egon zen. Unión General de Trabajadores sindikatuko kidea, sindikatu bateko buru zen lehen emakumezkoa izan zen Espainiako estatuan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita bi seme-alaba zituen familia apal batean jaio zen. Aita tornularia zen eta ama ehulea zituen. Bederatzi urte zituenetik hasi behar izan zuen lanean oinetakoen zaintzaile gisa. Ponferradako Lorenzo Rodríguez Echevarría zapatariarekin ezkondu zen. Leonera joan ziren lehenengo eta ondoren Coruñara, 1894an César Rodríguez González seme bakarra jaio zen bertan. Han zirkulu anarkistekin harremanetan hasi zen, eta 1893an Coruñako Zapateros y Guarnicioneros Elkartean afiliatu zen.[1]
1899an, Bilbora joan zen bere familiarekin, eta han sozialismo antolatuarekin harremanetan jarri zen. Langileen Batasun Orokorrarekin bat egin zuen, eta 1905ean UGTren VIII. Biltzarrean oinetakoen langileak ordezkatu zituen. Urtebete lehenago, 1904an, Bilboko Emakumeen Elkarte Sozialista sortu zuen, eta bereziki nabarmendu zen langileen eskubideen inguruko eztabaida sartu zuelako langile-mugimenduaren agenda politikoan. 1905 eta 1907 artean, La lucha de Clase aldizkarian hainbat artikulu argitaratu zituen emakumeak gizartean duen zereginari buruzkoak.
Bi urte Argentinara arrazoi ekonomikoengatik emigratu ondoren[3] Espainiara itzuli zen eta Leonen kokatu zen. 1909ko greba orokorrean parte hartu zuen; hau zela eta, atxilotu eta hiritik bota zuten. Baionan denbora bat eman ondoren, Madrilen jarri zen bizitzen 1910ean. Emakumeen militantzia bereiziaren alde egin zuen, gizonak beren jardueraren benetako oztopoa zirelakoan, eta Madrilgo Emakume Sozialisten Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Jarduera politiko eta sindikal bizia hasi zuen, Espainiako estatu osoan mitinak emateko bidaia ugari eginez.[2]
1915etik 1918ra PSOEren Batzorde Nazionaleko kide izan zen eta 1918tik 1919ra bitartean Batzorde Betearazleko Emakumeen Idazkaria. 1916an, UGTko Batzorde Betearazleko kide izendatu zuten, eta urtebetez, sindikatuaren zuzendaritza hartu zuen; Espainiako sindikatu bateko zuzendaritzan parte hartu zuen lehen emakumea izan zen Batzorde Betearazle Konfederalean (1916-1918) eta Espainiako lehen emakumea.[3]
1916ko irailaren 23an, urtebete, zortzi hilabete eta hogeita bat eguneko erbesteratzea eta 750 pezetako isuna ezarri zioten eliza katolikoari irainak egiteagatik.[4] 1917ko greba orokorrean Greba Batzordeko kide izan zen, eta Desengaño kaleko hamabigarren zenbakian atxilotu zuten, batzordeko gainerako kideekin batera. Kartzela saihestu zuen, etxeko lanetan laguntzeko baino ez zela egon deklaratu baitzuten bere kideek.
Hirugarren Internazionalaren aldekoa izanik, PSOEtik alde egin zuen PSOEren III. Kongresu Bereziaren ondoren. 1921eko apirilaren 13an Espainiako Langileen Alderdi Komunistaren (PCOE) fundazioan parte hartu zuen. PCOEren ordezkari hautatu zuten Moskuko Nazioarteko Komunistaren III. Biltzarrera joateko, baina Paristik igarotzean, gaixotu eta larri itzuli behar izan zuen. 1922ko martxoan egin zen Espainiako Alderdi Komunistaren I. Kongresuan, PCEko Batzorde Nagusiko emakume-idazkari hautatu zuten. Urte bat geroago, haren seme César Rodríguez González idazkari nagusia izan zen.
Bere azken ekitaldi publikoa, hil baino lehentxeago, Rifeko gerraren aurkako mitin bat izango zen, emakumeei haien semeei gerrara joaten ez uzteko eskatuz.
Madrilen hil zen 1923ko abuztuaren 15ean.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Virginia González Polo - Diario Progresista. 3 de marzo de 2018.
- ↑ Marta del Moral Vargas. «Dicotomías de lo público:Límites y transgresiones del activismo social (1900 - 1930)» www.mujeresenred.net.
- ↑ «Virginia González Polo – Mujeres Precursoras» mujeresprecursoras.fspugtclm.es.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «González Polo, Virginia» Diccionario Biográfico del Socialismo Español (Fundación Pablo Iglesias).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albornoz, Aurora de. (1977). «Dirigente obrera, feminista, fundadora del P.C.E.: Virginia González, mujer de acción» Tiempo de historia (32): 26-29. ISSN 0210-7333..
- Moral Vargas, Marta del. (2010). «En los márgenes del poder, en primera línea de las manifestaciones obreras: la representación de la militancia femenina en el Partido Socialista (1906-1927)» Feminismo/s: Género e imagen del poder en la historia contemporánea 16: 107-138. ISSN 1696-8166..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from urria 2023
- 1873ko jaiotzak
- 1923ko heriotzak
- Espainiako politikariak XX. mendean
- Espainiako politikariak XIX. mendean
- Espainiako komunistak
- Espainiako Alderdi Komunistako politikariak
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako politikariak
- Madrilen hildakoak
- Valladolidtarrak
- Feminismoaren historia
- Emakume politikariak
- Emakume sindikalistak
- Espainiako feministak
- Euskal Herriko feministak
- Bizkaiko politikariak