[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1879ko urriaren 26a (juliotar egutegia)
Bereslavka (en) Itzuli
💀
Heriotza
1940ko abuztuaren 21a
CoyoacĂĄn
🔹
Lanbidea
politikari
đŸ“·
Argazkiak
ikusi

Leon Trotski (1879-1940) politikari komunista eta iraultzaile errusiar bat izan zen, bai eta Armada Gorriko buruzagia ere. Ukrainan jaio zen, baina garai hartan Ukraina Errusiako zati bat zen. 1940ko abuztuaren 21an hil zuen agente komunista espainiar batek, Stalinen aginduari jarraituz.

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leon Trotski

Nekazari familia bateko bosgarren semea zen. Odesako unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. 1897an hegoaldeko langile liga antolatu zuen. Tsarra boterean zegoela, hainbat aldiz atxilotu zuten eta Siberiara bidali zuten. Handik Londresera ihes egin zuen eta Lenin boltxebikeen buruzagia ezagutu zuen.

1917ko iraultza eta gobernu sobietarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brest Litovseko sobieteko kideak

Errusiara itzuli zen, eta 1905ko iraultzan parte hartu zuen, bere lehen sobieta antolatuz. 1917ko iraultzan, Nikolas II Tsarra boteretik kendu zeneko iraultzan. Mentxebikeak utzi eta Boltxevikea bihurtu zen eta Petrogradoko sobieteko presidente izedatu zuten.

1917ko urriko iraultzan, neguko jauregia hartzeko prozesuan hartu zuen parte. Hortik aurrera boltxebikeek boterea eskuratu zuten eta sistema soizal, ekonomiko eta politikoan oinarritutako estatua bihurtu zen Errusia.

Alemaniarekin Brest Litovseko ituna siantu zutenean, Errusia Lehen Mundu Gerratik atera zen. Baina, Errusian gerra zibila gertatu zen eta armada gorriko buruzagia bihurtu zen. Ondoren Errusiako gerra zibila irabazi zuen.

Boterera iristeko arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenin hil zenean, ondorengoa Trotski edo Stalin izan zitekeen, baina Stanlinek botere guztia nahi zuen, hori dela eta Trostki hiltzea agindu zuen. Horrela, Stanlinek boterea eskuratu zuen. 1925ean Alderdi komunistatik eta gobernutik kanporatu zuten. Gainera, 1928an Errusiatik bota zuten, horregatik Mexikon igaro zituen bere azken urteak. Bertan, bere ideiak defendatzen jarraitu zuen.

Komunismoarean zatiketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren jarraitzaileek, alderdi komunistak sortu zituzten hainbat herrialdeetan. Komunismoan zatiketak egon ziren, eta horietatik bat Trotskismoa izan zen. Nahiz eta ideai komunistak izan, gobernuak traizoa leporatu zion eta bere hilketa agindu zuen.

Trotskiren etxea Mexikon

1940an, Stalinek,Kataluniako Alderdi Sozialista Batuko militante baten bitartez hil zuen Trotski, Mexikon. Diego Rivera eta Frida Kahlo artista mexikarren etxean bizi zela.