The Descendants
The Descendants 2011ko Estatu Batuar film dramatikoa da, Alexander Paynek idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuena. Kaui Hart Hemmingsen izen bereko eleberrian oinarriturik dago[1]. Torontoko Zinemaldian eman zen aurrenekoz, 2011ko irailaren 10ean. Film dramatiko onenaren eta gizonezko drama aktore onenaren (George Clooney) Urrezko Globo Sariak[2], eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zituen[3].
Gertakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matt King (George Clooney) egoitza Honolulun duen abokatua da, eta familiak Kauain (Hawaii uharteak) duen 25.000 akreko jabetzaren fiduziario bakarra. Haren bizitzaren norabidea erabat aldatzen da Elizabeth (Patricia Hastie) emaztea, txalupa motordun batetik erori eta koma egoeran sartzen denean.
Matt eta Elizabethek bi alaba dituzte: Scottie (Amara Miller), 10 urtekoa, eta Alex (Shailene Woodley), 17 urtekoa. Alex Hawaii iparraldeko barnetegi batean dago. Matt eta Scotti haren bila doaz eta etxera itzultzen dira elkarrekin. Medikuek Elizabeth ez dela komatik esnatuko esaten diotenean, Matt galdutako denboraz konturatzen da.
Egun gogorrak dira Mattentzat. Lehenbailehen azaltzen dio Alexi ama ez dela berriro esnatuko. Alabak izugarrizko mina hartzen du, baina aitari aitortzen dio azkenaldian amarekin oso haserre ibili dela, hark maitale bat zeukalako. Hori ez da Alexen asmazio bat, eta maitalearen etxea non dagoen ere daki. Orduan, aita eta biek ikerketa bat hasten dute helburu bakar batekin: ea Elizabeth gizon horretaz maitemindurik zegoen jakitea.
Datu batzuk bildu eta gero, Matt eta bi alabak Hawaii hegoaldeko uhartera joaten dira. Maitalea, Brian Speer (Matthew Lillard), han bizi da, eta saiatzen dira hura topatzen. Ordurako Mattek badaki bere emaztea Brianekin maiteminduta zegoela, eta erabakitzen du honi esatea Elizabeth laster hilko dela. Baina ezusteko handia hartzen dute gizona topatzean. Izan ere, ezkonduta dago eta seme-alabak dauzka. Eta, horrez gain, ez dago Matten emazteaz maiteminduta.
Azkenean, familiak erabakitzen du Elizabethi makinen laguntza kentzea eta egun batzuk geroago hiltzen da.
Filmeko ideia garrantzitsuena hauxe da: eguneroko bizitzako kontuek (lanak, adibidez) denbora gehiena kendu arren, ezin ditugula gure ondoan daudenak ahaztu. Bestela, gerta daiteke gure etxekidea edo bikotea guztiz pertsona ezezagun bihurtzea. Hori eragozteko, arreta handiz begiratu behar dugu gure inguruan jazotzen dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Connie Ann KIRK: «George Clooney of 'The Descendants' contemplates suicide, hides weapon under bed» Examiner.com
- ↑ «'The Artist' eta 'The Descendants' filmak, garaile Urrezko Globoetan» Eitb.com
- ↑ «Oscar sariak, "The Artist" gaueko izar» Sustatu.com
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Descendants Aiaraldea.com
- (Ingelesez) The Descendants Internet Movie Database. Imdb.com
- (Ingelesez) Trailerra Internet Movie Database. Imdb.com
- (Ingelesez) Webgune ofiziala Foxsearchlight.com
- (Gaztelaniaz) Los descendientes Filmaffinity.com
- 2011ko filmak
- Alexander Paynek zuzendutako filmak
- Nat Faxonek idatzitako filmak
- Jim Rashek idatzitako filmak
- Alexander Paynek idatzitako filmak
- George Clooneyk antzeztutako filmak
- Shailene Woodleyk antzeztutako filmak
- Amara Millerrek antzeztutako filmak
- Beau Bridgesek antzeztutako filmak
- Judy Greerrek antzeztutako filmak
- Matthew Lillardek antzeztutako filmak
- Robert Forsterrek antzeztutako filmak
- Mary Birdsongek antzeztutako filmak
- Nick Krausek antzeztutako filmak
- Alexander Paynek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Hondartzetan girotutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak