[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Tallarin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tallarin
arrautza pasta
Historia
JatorriaItalia

Tallarinak[1] (italieraz: taglierini edo tagliolini[2], taʎʎoˈliːni ahoskatua) pasta luzanga mota bat da, zabalera txikikoa eta forma txikikoa. Italiar jatorriko paste asciutte (pasta lehorrak) multzoaren parte da, Molise eta Piamonteko nekazaritza eta elikadura produktu tradizionalen barruan dagoena. 2 mm eta 2,5 mm arteko zabalera izan ohi dute; konparazio batera,[3] capelliniak baino lodiagoak dira, eta tagliatelleak baino estuagoak.[4]

Europa osoan eta mendebaldeko munduaren zati handi batean ezagutzen direnak Italiatik datoz zuzenean, eta ez dira nahastu behar antzeko prestakin desberdinekin, hala nola Txinatik datozenekin, non italiar tallarinen eta spaghettiren antzeko fideoak prestatzen dituzten, baina Italiakoen historia eta prozesamendu-teknika erabat desberdina dutenak.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. (Italieraz) Piccola storia dei tajarin: la prefazione di Carlo Petrini. Slow Food Editore 2022-5-6.
  3. (Italieraz) Petroni, Paolo. (2011). Pasta fresca amore mio. Giunti, 12 or. ISBN 9788809769519..
  4. (Ingelesez) «Tagliolini, tagliatelle’s lesser known cousin!» The Pasta Project 2016-11-6.
  5. (Italieraz) «L'Italia della pasta» Libreria Universitaria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.