[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Tabarka

Koordenatuak: 36°57′18″N 8°45′18″E / 36.955°N 8.755°E / 36.955; 8.755
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabarka
municipality of Tunisia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Tunisia
ProbintziaJendouba
Izen ofizialaطبرقة
Posta kodea8110
Geografia
Koordenatuak36°57′18″N 8°45′18″E / 36.955°N 8.755°E / 36.955; 8.755
Map
Altuera5 m
Demografia
Biztanleria17.425
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakFréjus eta Wuppertal

Tabarka[1] (arabieraz: طبرقة‎; fenizieraz: Tabarka) Tunisiako ipar-mendebaldeko hiri bat da, Jendouba probintziakoa.

Uhartetxo bat du parean, kostaldetik 400 metrora, hiriaren izen berekoa. 40 hektarea besterik ez du. Koral arrantzaleen liguriar komunitate bat bizi izan zen han, 16. eta 18. mendeen artean: tabarkino mintzairaren komunitatea, gerora handik halabeharrez migratu zuena.

1540an, Liguriako Pegli herriko koral-arrantzaleak kokatu ziren Tabarka uhartean, Karlos V.a enperadoreak Lomellini familiari emaniko lurraldean. Beraien mintzaira, ligurieraren aldaera, uhartean ezarri zen honela. 18. mendera arte, komunitate hau bertan garatu zen eta hizkuntzari tabarkino izena eman zitzaion.

1741ean Tunisiako beyak uhartea bereganatu zuen. Orduan esklabo bihurtu ziren biztanleak, Sardiniako Karlos Emanuel III.ak biztanle horien parte bat erreskatatu eta Sardiniako San Pietro uhartera eraman zituen arte, non Carloforte herrian kokatu ziren. Beste esklabo multzo bat Aljerreko beyari laga zizkioten, eta hauek Espainiako Karlos III.ak erreskatatu zituen ordainketa bidez, eta ezarri zituen Tabarca Nueva izendatutako uhartean, iberiar penintsulako ekialdeko kostaldean dagoen egungo Tabarkan. Populazioaren beste zati bat Tunisian zehar finkatu zen, 1770. urtean Carloforteko Giovanni Porcilek Sant'Antioco uhartera joatera gonbidatu zituen arte. Etorkin horiek bertan sortu zuten Calasetta, justu San Pietroko beste komunitatearen ondoan. Bertan iraun du tabarkinoak 21. mendera arte.

Tunisian tabarkinoaren erabilera XX. mendearen hasiera arte mantendu zen. Frantziaren kolonizazioa ezarri zenean, tabarkino gehienek nazionalitatez frantses bilakatzea erabaki zuten eta haien ondorengoak Frantzian bizi dira 21. mendean. Tabarka hirian, berriz, 18. mendetik tunisiar arabiarrak dira nagusi.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Tunisia
Artikulu hau Tunisiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.