[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Sézaryren gaixotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sézaryren gaixotasun
Deskribapena
Motacutaneous T cell lymphoma (en) Itzuli, aggressive primary cutaneous T-cell lymphoma (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Honen izena daramaAlbert Sézary (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC84.10 eta C84.1
GNS-9-MK202.2
O-GNS:9701/3
DiseasesDB8595
MeSHD012751
Disease Ontology IDDOID:8541
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sézaryren gaixotasuna[1] edo Sézaryren sindromea ez-Hodgkin linfoma mota bat da, nagusiki larruazalari eragiten diona. T linfozitoak (globulu zuri mota bat) ugaritu direlako gertatzen da, ezaugarri zerebroide anormalak dituztenak, Sézaryren zelulak izenekoak. Kasu askotan, mikosi fungoide baten eboluziotzat hartzen da.

Plaka eritematosoak eta ezkatadunak eragin ditzake larruazalean, eta larruazalaren % 100i eragin diezaioke (eritrodermia); halaber, tumoreak eragin ditzake larruazalean. Azkura handia sortzen du. Histologikoki, Sézaryren gaixotasuna mikosi fungoidearen antzekoa da. Bien arteko aldea da mikosi fungoidea larruazaleko tumore bat baino gehiago dela, eta Sézaryren gaixotasuna linfoproliferatibo sindrome kroniko bat dela, T linfozitoen sindrome kronikoa. Sézaryren gaixotasuna mikosi fungoidea baino oldarkorragoa da, eta 5 urteko pronostiko ona edo 10 urteko pronostiko txarra izan dezake.

Erradioterapia, fototerapia, kimioterapia eta erretinoideak (bexarotenoa) erabiltzen dira minbizi-zelulak kentzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]