[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Rudy Dhaenens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rudy Dhaenens

(1989)
Bizitza
JaiotzaDeinze1961eko apirilaren 10a
Herrialdea Belgika
HeriotzaAalst1998ko apirilaren 6a (36 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Splendor 1983-1987
PDM (en) Itzuli 1988-1990
Panasonic 1991-1992ko ekaina
 

Rudy Dhaenens (Deinze, 1961eko apirilaren 10a - Aalst, 1998ko apirilaren 6a) txirrindulari belgikarra izan zen, profesionala 1983tik 1992 arte.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenik aipagarriena 1990eko Munduko errepideko txapelketa izan zen.

Egun bakarreko lasterketetan nabarmendu zen, klasikoetan emaitza onak lortuz: Paris-Roubaix (2. 1986an, 3. 1987an eta 5. 1985ean), Flandriako Tourra (2. 1990ean), Lieja-Bastogne-Lieja (4. 1990ean), Gante-Wevelgem (3. 1985ean) edota Het Volk (4. 1988an).

1992ko denboraldiaren amaieran, txirrindularitza utzi behar izan zuen, osasun arazoak zirela medio.

1998an, Aalsten izandako auto istripu batean hil zen, 37 urte bete baino lau egun lehenago. Bere omenez, 1999tik 2007ra Rudy Dhaenens Sari Nagusia antolatu zen.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko Txapelketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992
Italiako Giroa - - - - - UT - - - -
Frantziako Tourra UT UT 101. 122. UT 87. UT 43. UT -
Espainiako Vuelta - - - - - - - - - -
Munduko errepideko txapelketa - UT UT 63. - - - 1. 14. -

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]