[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ricardo Darín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Darín

(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRicardo Alberto Darín
JaiotzaBuenos Aires1957ko urtarrilaren 16a (67 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia  (2006ko martxoaren 10a -
Familia
AitaRicardo Darín
AmaRoxana Darín
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0201857 Allocine: 19718 Allmovie: p135665 TCM: 853773 TV.com: people/ricardo-darin
Twitter: BombitaDarin Discogs: 5241517 Edit the value on Wikidata

Ricardo Alberto Darín (Buenos Aires, 1957ko urtarrilaren 16a) aktore, ekoizle eta zinema zuzendari argentinarra da.[1] Alejandra Darin aktorearen anaia zaharrena da. Teknika konplexuz lantzen duen naturaltasun izugarriaz baliatuz, pertsonaia bakoitza egitura oso ezberdinekin gorpuzten du.

Bere ospea 2000 urtean sendotu zen “Nueve Reinas[2] filmean egindako Marcos iruzurgilearen interpretazioarekin, baina 2009an filmatutako “El secreto de sus ojos[3] drama sarituan egindako Benjamín Espósito agente judizial erretiratuaren paperak ekarri zion nazioarteko sona eta Oscar Saria eman zion. Bere ibilbidean zehar, berrogei pelikula baino gehiagotan hartu du parte, besteak beste, "El hijo de la novia"[4], "Luna de Avellaneda"[5], "El aura[6]", "Carancho[7]", "Un cuento chino[8]", "Elefante blanco[9]", "Tesis sobre un homicidio[10]", "Relatos Salvajes[11]" eta antzeko film arrakastatsuetan.

Darinek hainbat aitortza jaso ditu antzerkian eta zineman egindako lanagatik. Hamabi aldiz izendatu dute Condor de Plata sarirako, eta lau aldiz Goya sarirako. 2015ean, Gizonezko Aktore Onenaren Goya saria[12] eta Zinemaldiko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra [13] irabazi zituen "Truman"[14] komedia dramatikoan eginiko lanagatik. 2017an, Donostia saria eman zioten Zinemaldian[15], bere ibilbide nabarmenagatik, sari hori jaso zuen lehen argentinarra izanez.

Antzerkian, "Escenas de la vida conyugal" antzezlaneko protagonista izan zen Andrea Pietrarekin batera, Komedia Dramatikoko Aktore Onenaren Estrella de Mar saria lortuz. Obra hau hainbat alditan antzeztu da, azkena 2024an Bartzelonako Coliseum Antzokian.[16]

Ricardo Darin ikuskizunen munduari oso lotuta dagoen familia batetik dator, izan ere, bere ama, Renée Roxana, eta bere aita, Ricardo Darín, aktoreak ziren. Haren familiak jatorri italiarra, libanoarra eta siriarra du. Aitona antzoki baten jabe izatera iritsi zen, gainera, Alejandra Darín izeneko ahizpa gazteagoa du, eta hura ere aktorea da.[17]

Lehen mailako ikasketak Buenos Aires Handian dagoen Wilde herriko Mariano Moreno Eskolan egin zituen. Hamar urte zituela, gurasoekin batera egin zuen debuta antzerkian, nahiz eta ez zuen arlo horretako prestakuntza akademiko zehatzik jarraitu. Hamasei urterekin, Argentinako telebistaren munduan sartzea lortu zuen "Alta Comedia" eta "Estación Retiro" saioetan parte hartuz.

2006an, Espainiako Gobernuak espainiar nazionalitatea eman zion, herritar-agiri bidez. Nazionalitate hori "salbuespenezko egoeretan" dauden dauden zenbaitei ematen diete. Darinen kasuan, gaztelaniazko zineman dituen aktore-merituengatik.[18]

2022an, Uruguaiko gobernuak Uruguaiko herritartasuna eman zion, Konstituzio Nazionalak hiritartasuna lortzeko "abezio" gisa jasotako klausula batean oinarrituta, izan ere, denboraldi luzeak igarotzen ditu herrialdean uda guztietan familiarekin.[19]

Familia eta harremanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urte inguruko aktore gaztea zenean, Susana Gimenez aktorearen bikotekidea izan zen bederatzi urtez. Harremana amaitu zutenean, laguntasuna mantendu zuten.[20] Urte haietan arazo judizial larri bat ere izan zuen, Nissan Pathfinder kamioneta bat erosi zuenean. 1991n, urrituentzako frankizia berezi batekin sartu zen herrialdean.[21] 2002an, aktorearen absoluzioa berretsi zen, akusazioa denboragatik iraungita baitzegoen. Baina argi geratu zen ez zekiela kamioneta irregularki erosten ari zenik.[22]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Migré Argentinako telenobela errealizadore handienetako baten zuzendaritzapean, ospe handia lortu zuen bere hainbat ekoizpenetan protagonista izanez. 80ko hamarkadan, eta Migré-rekin batera oraindik ere, Darínek ospea lortzen du behin betiko, "los galancitos" izeneko aktore gazteen talde bateko kide gisa. "Galancitos" horiek telebistako arrakastak antzerkiaren mundura eraman zituzten, ospe izugarria lortuz, eta milaka jarraitzaile dituzte Argentina osoan. 1987an "Estrellita mía" telenobelaren protagonista izan zen Andrea Del Bocarekin batera, eta bi urte geroago "Rebelde" lanaren protagonista izan zen Grezia Colmenaresekin batera.

Galai roletan harrapatuta geratu gabe, 90eko hamarkadan telebistaren munduan komiko gisa lortu zuen arrakastarik handiena, 1993tik 1996ra "Mi cuñado" telesailean Luis Brandonirekin kartela partekatuz.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
1980 La playa del amor Ricardo Adolfo Aristarain
La discoteca del amor Eddie Ulmer Adolfo Aristarain
1984 La Rosales Teniente de Navío Jorge Victorica David Lipszyc
1987 The Stranger Clark Whistler Adolfo Aristarain
1998 El faro Andy Eduardo Mignogna
1999 El mismo amor, la misma lluvia Jorge Pellegrini Juan José Campanella
2000 Nueve reinas Marcos Fabián Bielinsky
2001 El hijo de la novia Rafael Belvedere Juan José Campanella
2002 Kamchatka Papá "David Vicente" Marcelo Piñeyro
2004 Luna de Avellaneda Román Maldonado Juan José Campanella
2005 El aura Esteban Espinosa Fabián Bielinsky
2007 La educación de las hadas Nicolás José Luis Cuerda
XXY Kraken Lucía Puenzo
La señal Corvalán Ricardo Darín eta Martín Hodara
2009 El secreto de sus ojos Benjamín Espósito Juan José Campanella
El baile de la Victoria Nicolás Vergara Grey Fernando Trueba
2010 Carancho Sosa Pablo Trapero
2011 Un cuento chino Roberto Sebastián Borensztein
El destino del Lukong Padre Gonzalo Roldán
2012 Elefante blanco Julián Pablo Trapero
Una pistola en cada mano G. Cesc Gay
2013 Séptimo Sebastián Roberti Patxi Amezcua
2014 Delirium Bere burua Carlos Kaimakamian Carrau
Relatos salvajes Simón Fisher Damián Szifron
2015 Truman Julián Cesc Gay
2016 Kóblic Tomás Kóblic Sebastián Borensztein
2017 Nieve negra Salvador Martín Hodara
La cordillera Hernán Blanco Santiago Mitre
2018 Todos lo saben Alejandro Asghar Farhadi
El amor menos pensado Marcos Juan Vera
2019 La odisea de los giles Fermín Perlassi Sebastián Borensztein
2022 Argentina, 1985 Julio César Strassera Santiago Mitre
2023 Elijo creer Narrador Gonzalo Arias

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Ricardo Darín biografía, filmografía» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  2. (Gaztelaniaz) Nueve reinas (2000). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  3. (Gaztelaniaz) El secreto de sus ojos (2009). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  4. (Gaztelaniaz) El hijo de la novia (2001). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  5. (Gaztelaniaz) Luna de Avellaneda (2004). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  6. (Gaztelaniaz) El aura (2005). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  7. (Gaztelaniaz) Carancho (2010). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  8. (Gaztelaniaz) Un cuento chino (2011). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  9. (Gaztelaniaz) Un cuento chino (2011). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  10. (Gaztelaniaz) Tesis sobre un homicidio (2013). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  11. (Gaztelaniaz) Relatos salvajes (2014). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  12. Zerrenda:Gizonezko aktore onenaren Goya Saria. 2024-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  13. (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de Truman» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  14. (Gaztelaniaz) Truman (2015). (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  15. «RICARDO DARÍN - Donostia Saria 2017» Donostia Zinemaldia (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  16. (Katalanez) «Escenas de la vida conyugal - Teatre Coliseum» Teatre Barcelona (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  17. (Gaztelaniaz) «Ricardo Darín: un actor poco común en la piel del presidente de Argentina.» revistadiners.com.co 2017-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  18. (Gaztelaniaz) «El cineasta Juan José Campanella y el actor Ricardo Darín obtienen la nacionalidad española» El País 2006-03-10 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  19. (Gaztelaniaz) «Ricardo Darín obtuvo la ciudadanía uruguaya: “Lo único que me falta es el termo y el mate abajo del brazo”» infobae 2022-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  20. «Susana Giménez habló como nunca antes de su amor por Ricardo Darín» web.archive.org 2015-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  21. (Gaztelaniaz) Clarín, Redacción. (1998-06-18). «Autos importados que no pagaban impuestos» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  22. (Gaztelaniaz) Clarín, Redacción. (2002-03-22). «Un fallo benefició a Darín» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]