[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Rita Casciakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rita Casciakoa

Bizitza
JaiotzaRoccaporena (en) Itzuli, 1381 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaCascia1457ko maiatzaren 22a (75/76 urte)
Hobiratze lekuaSaint Rita Basilica (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmoja kristaua, filosofoa eta moja
Santutegia
Maiatzaren 22
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
Erlijio-ordenaAugustinian nuns (en) Itzuli

Find a Grave: 8810459 Edit the value on Wikidata

Santa Rita Casciakoa edo Santa Rita Casiakoa[1], jaiotzez Margherita Lotti, (Roccaporena, Perugiako probintzia, Umbria, 1381Cascia, Perugiako probintzia, Umbria, 1457ko maiatzaren 22a) San Agustinen Ordenako moja izan zen.

Margherita Lotti 1381ean jaio zen Roccaporena herrian[2][3]. Gurasoak Antonio and Amata Lotti izan ziren. Familian, Rita deitzen zioten[2].

Hamabi urte zituela[3], Paolo Mancinirekin ezkondu zen. Gurasoek ezkontza adostu zuten, Ritak komentu batean sartzeko baimena eskatu zien arren. Ezkontzak hemezortzi urte iraun zituen. Senarrak Rita gaizki tratatu zuen, baina hura Jainkoarengana bihur zedin saiatzen zen. Bi seme izan zituzten, baina gaixotasun baten ondorioz hil ziren[2].

Senarra eta semeak hil ondoren, Ritak agustindarren komentuan sartzea erabaki zuen. 36 urte zituela, moja egin zen[2].

1442ko Ostiral Santuan, aparteko esperientzia bat izan omen zuen. Jesusen irudi baten aurrean kontenplatzean, Kristoren bereganako eta gizadi osoarenganako maitasuna sakonago sentitu zuen. Kristoren sufrimendua arintzeko, minaren zati txikiena ere partekatu nahi zuela esan zuen. Mina sentitu zuen bekokian, arantzazko koroa izan balu bezala[4].

Azken urteotan, larriki gaixo zegoen eta ez zen ohetik altxatu. 1457ko maiatzaren 22an hil zen[2]. Santa Ritaren gorputz usteldugabeak Casciako santutegian dago[5].

1628ko urriaren 1ean Urbano VIII.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen, eta 1900eko maiatzaren 24an Leon XIII.a aita santuak kanonizatu zuen[6]. Santa Rita eguna maiatzaren 22an ospatzen da[1][3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Amundarain, Dionisio. (2022). Egunean Eguneko Ebanjelioa. 2023 Urtea. Bilbo: Mezulari, 272 or. ISBN 978-84-271-4643-3. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  2. a b c d e (Ingelesez) DiGregorio, Michael. «The Precious Pearl. Wife, Mother, Nun, Servant of God. Life of Saint Rita» The National Shrine of St. Rita of Cascia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-06-30) (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  3. a b c (Ingelesez) Mershman, Francis. (1912). «St. Rita of Cascia» «The Catholic Encyclopedia» New Advent (New York: Robert Appleton Company) 13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  4. (Ingelesez) Butler, Alban. «St. Rita of Cascia, Widow (AD 1457)» Lives of the Saints. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-06-05) (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  5. (Ingelesez) Rotelle, John. (2000). «Saint Rita of Cascia» Book of Augustinian Saints. Augustinian Press jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-19) (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  6. (Gaztelaniaz) Ángel, Amo. «Rita de Casia, Santa» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]