[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Roman Vishniac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Vishniac

Bizitza
JaiotzaPavlovsk (en) Itzuli1897ko abuztuaren 19a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Letonia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1990eko urtarrilaren 22a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, argazkilaria, arte-historialaria, unibertsitateko irakaslea eta biologoa
Enplegatzailea(k)Case Western Reserve University (en) Itzuli
Pratt Institute (en) Itzuli
New York Hiriko Unibertsitatea
Yeshiva University (en) Itzuli

Discogs: 3150432 Edit the value on Wikidata
Roman Vishniac eta haren emazte Edith, 1977an, Andrew A. Skolnickek ateratako argazki batean

Roman Vishniac (Pavlavsk, Errusiar Inperioa, 1897ko abuztuaren 19a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko urtarrilaren 22a) argazkilaria izan zen. Jatorriz errusiarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Judua zen, eta bere argazkietan Erdialdeko Europako juduen oroimena gorde zuelako Elie Wieselek memoriaren poeta ezizena ipini zion.

Biologia eta Medikuntza ikasi zituen Moskun, baina Errusiar Iraultza hasi zenean Berlina ihes egin zuen. Han antisemitismoarekin egin zuen topo, eta ezin izan zuen doktoregoa bukatu. Susmatzen zuen zer zetorren, eta 1935-1939 bitartean Hungariako, Lituaniako, Poloniako eta Txekoslovakiako judu-komunitateen argazkiak atera zituen. Argazki-kamera ezkutatu behar zuen, juduek ez baitzuten gustuko argazkietan ateratzea. Azkenik, 14.000 argazki lortu zituen, komunitate osoaren lekuko: lanbideak, kaleko erakustaldiak, ikasketa-aretoak, hasidimak, errabinoak, juduen hainbat ikuspegi, gaur egun desagertuak.

Bigarren Mundu Gerra hastean Estatu Batuetara joan zen, eta 1946an hango hiritartasuna hartu zuen. Zientziaren bidetik jo zuen, eta mikroargazkigintza landu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Vishniac Aldatu lotura Wikidatan