Roger Rivière
Roger Rivière | |
---|---|
(1960) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Paul Jean Rivière |
Jaiotza | Saint-Étienne, 1936ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Saint-Galmier, 1976ko apirilaren 1a (40 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Roger Rivière (Saint-Étienne, 1936ko otsailaren 23a - Saint-Galmier, 1976ko apirilaren 1a) txirrindulari frantziarra zen. Le Roi du Vigorelli goitizenarekin ezaguna zen, Milango Vigorelli belodromoan Orduko errekorra eskuratu zuelako.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol lorpenik handienak Munduko eta Frantziako jazarpen txapelketetan lortu zituen, munduko txapela 3 aldiz jantzi zuelarik. Horretaz gain, Frantziako Tourreko 5 etapa garaipen eta Espainiako Vueltako 2 etapa garaipen lortu zituen. Bere ibilbide profesional arrakastatsua, munduko 10, 20, 30 km eta orduko errekorrak zituena, bertan behera geratu zen, 1960ko Frantziako Tourrean izandako istripu baten ondorioz.
1960ko Tourra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko Frantziako Tourra hasi zen, faborito nagusia izan behar zuen Jacques Anquetil gabe. Roger Rivière, 4. sailkatua aurreko urteko Tourrean, faborito nagusia bilakatu zen. Hala ere, Pirinioak pasa eta gero, Gastone Nencini italiarra zen liderra, Rivièrekin 1'38" aldea zeukalarik. 14. etapan, Erdialdeko Mendigunearen hegoaldea zeharkatu zuena, Avignonerako bidean, Rivière Nenciniri jarraitzen saiatu zen, italiarrak Col de Perjuret-eko jaitsieran ihes egin baitzuen. Alferrikako arriskuak hartuz, Rivière amildegi baten hondora erori zen, non adarrek bizia salbatuko zioten, baina larri zaurituta geratu zen.
Helikopteroan Montpellierreko ospitalera eramana, balantzea dramatikoa izango da: bizkarrezurreko 2 haustura eta paralisi itzulezin bat. Horrela amaitu zen une horretako txirrindulari oparoenetako baten kirol ibilbidea.[1],[2]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957
1958
- Mundoko jazarpen txapelketa
- 2. Frantziako jazarpen txapelketan
- 3. Baracchi Sarian (Gérard Saintekin)
1959
- Mundoko jazarpen txapelketa
- Mont Faroneko Igoera
- 3. Dauphiné Libérén eta etapa bat
- 4. Frantziako Tourrean eta bi etapa
- 6. Espainiako Vueltan eta bi etapa
- 2. Nazioen Sari Nagusian
- 2. Super Prestige Pernod Internationalean
1960
- Frantziako Tourreko hiru etapa
- Dauphiné Libéréko etapa bat
- Dunkerqueko Lau Egunetako etapa bat
- Aljerreko Sari Nagusia (Gérard Saint eta Rudi Altigekin)
Munduko errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orduko errekorra:
- 46,923 km, 1957ko irailaren 18an, Milango Vigorelli belodromoan
- 47,346 km, 1958ko irailaren 23an, Milango Vigorelli belodromoan
- Munduko 20 km-ko errekorra:
- 25'15" - 1957ko irailaren 18an, Milango Vigorelli belodromoan
- 24'60" - 1958ko irailaren 23an, Milango Vigorelli belodromoan
- Munduko 10km-ko errekorra:
- 12'31" - 1957ko irailaren 18an, Milango Vigorelli belodromoan
- 12'22" - 1958ko irailaren 23an, Milango Vigorelli belodromoan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 |
---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | 4. | UT |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | 6. | — |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roger Rivière - ProCyclingStats
- Sitiodeciclismo.net