Praxidize (satelitea)
Praxidize (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 21,2 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (mul) , David Clifford Jewitt (en) eta Yanga R. Fernández (en) |
Aurkikuntza-data | 2000ko azaroaren 23a |
Honen izena darama | Praxidice (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Periapsis | 16.992.165 km |
Ardatzerdi handia | 20.823.967 km |
Eszentrikotasuna | 0,184 |
Orbita-periodoa | 613,9 egun |
Makurdura orbitala | 144,20594 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 6,8 km |
Masa | 430 Pg |
Albedoa | 0,029 |
Behin-behineko izendapenak | S/2000 J 7 |
Praxidize (antzinako grezieraz: Πραξιδίκη), edo Jupiter XXVII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Praxidize satelite txikia da (7 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Kolore grisaxka du.
Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak. Jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 23an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Praxidize satelite-izena mitologia grekoko Praxidize pertsonaian du jatorria; Praxidize bidezko zigorraren jainkosa zen, eta Zeusen maitalea.
Hasieran, S/2000 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000n lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Praxidize behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.