[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Pentsamendu magiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sendatzeko erritu bat (esku-ezartze)

Mendebaldeko ikuspegitik, pentsamendu magikoa[1] suposizio informal, oker edo arrazoirik gabe eta, askotan, naturaz gaindikoetan oinarritutako eta oinarri enpiriko sendorik gabeko iritzi edo ideiak sortzen dituen pentsaera eta arrazoibide mota da. Funtsean, gertaera jakin bati efektu bat egoztean datza, horien artean kausa-efektu erlazio egiaztagarririk egon gabe. Hau, adibidez, sineskeriarekin, erlijioarekin eta herri-sineskizunekin gertatzen da.

Horren ondorioz, norberak (edo gizarte-taldeak) kausazko erlazioak esleitzen ditu elkarrekin loturarik ez duten ekintzen eta gertaeren artean (eta kontsentsu zientifikoak baliogabekotzat jotzen dutenak). Erlijioan, herri-erlijioan eta sineskerian, korrelazioa erritu erlijiosoak, otoitzak, sakrifizioak edo tabuak balizko onura eta sariekin lotzen dituen premisa da. Psikologia klinikoan, paziente batek zenbait ekintza egiteko edo pentsamendu batzuk hartzeko beldurra senti dezake, ekintza edo pentsamendu horien eta zorigaitz izugarrien arteko korrelazio bat barneratzen duelako. Pentsamendu magikoak pentsaera pertsonalak berez errealitatean efektuak eragin ditzakeela edo zerbaitetan pentsatzeak egitearen parekoa dela sinestera eraman dezake.[2] Beraz, arrazonamendu kausal hauek kausa eztabaidagarriko falazia baten adibide bat dira, ekintzen eta gertaeren arteko harreman hutsalak (kointzidentziak) bilatzen dituztenak. Pentsamendu magikoak uste okerra sortzen du, alegia, norberaren pentsamenduek, hitzek edo ekintzek egitate jakin bat sortu edo saihestuko dutela.

Edonola ere, pentsamendu magikoa haurraren garapen mental normalaren parte da,[3] eta mendeetan zehar bere garaiko zientzialari aurreratuenek pentsamendu magikoaren ezaugarriak erakutsi zituzten, aristoteliar teleologismoa kasu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
  2. Colman, Andrew M.. (2012). A Dictionary of Psychology. (3. argitaraldia) Oxford University Press.
  3. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. in: Glosario de términos técnicos. IV.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]