[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Poltsikoko erloju

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poltsikoko erlojua
XVI. mendeko poltsikoko erlojua ("Taschenuhr") Peter Henlein-ek egina

Poltsikoko erlojua, sakelako erlojua edo montra, normalean, malgukiko erloju mekaniko mota bat da, bere tamaina txikiagatik, poltsiko batean eraman daitekeena eta, oro har, txaleko edo praketako poltsikoan eusteko katenatxo bat duena.

Poltsikoko erlojuak, Lehen Mundu Gerrara arte erloju mota ohikoena izan zirenak, gaur egun ez dira erabiltzen, eskumuturreko erlojuak ordezkatu baititu.

Europan XV. mendearen erdialdean sortu ziren, erlojuei kiribileko malguki bat aplikatu eta gutxira. Lehenengo aleak zilindro-formakoak ziren, asko aldatzen ziren eta gutizia arraroak zituzten, eta XVI. mendearen hasieratik badakigu Alemanian eta Italian poltsikoko erlojuak erregularki eraikitzen zirela. Adibide berezi bat, Nurembergen egiten zirenak ziren (Peter Henlein maisuak egiten zituenak adibidez), oboide forma zutenak, nondik Nurembergeko arrautza izen ospetsua datorren.

Eragina herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman eta telebistan, pertsonaia baten aurpegiaren aurrean poltsikoko erloju bat kulunkatuz hipnosia eragitea espero da. Iparralde geografikoa aurkitzeko ere erabil daitezke.

Fullmetal alkimista manga eta animean, Edward Elricek zilarrezko poltsikoko erloju bat darama, estatuko alkimista guztiei ematen zaiena. "Never Forget 3.Oct.11" hitzak tapa barruan grabatzen ditu eta alkimiaz zigilatzen du bere jatorrizko gorputza berreskuratzeko promesa gogoratzeko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]