Susan la Flesche Piccotte
Susan la Flesche Piccotte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Omaha Reservation (en) , 1865eko ekainaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Omaha Tribe of Nebraska (en) Ponca (en) |
Heriotza | Walthill, 1915eko irailaren 18a (50 urte) |
Familia | |
Aita | Joseph LaFlesche |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hampton Institute (en) Pennsylvaniako Unibertsitatea Woman's Medical College of Pennsylvania (en) 1889) Medikuntzako doktorea Virginiako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta irakaslea |
Susan la Flesche Piccotte (Erreserba india Omaha, Nebraska, 1865eko ekainaren 17a – Walthill, 1915eko irailaren 18a) Omahako mediku eta erreformatzailea zen XIX. mendearen amaieran. Medikuntza gradua eskuratu zuen lehen indigena estatubatuarra izan zen.[1] Osasun publiko eta Omaha herriaren legezko lurren banaketaren aldeko kanpaina egin zuen. [2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren ama, Waooo-Winchatcha (Mary Gale), frantziar-omaharra zen, eta haren aita, Joseph La Flesche, Iron Eye/Ojo de Hierro, erdi omaharra, azken omahar-burua izan zen. Susan lau alaben arteko gazteena zen: Susette (1854-1903), Rosalie (1861-1900), Marguerite (1862-1945) eta bera. Francis La Flesche antropologoaren arreba-erdia zen, eta Standing Bear ponka-buruaren iloba.[4]
Erreserbako eskola amaitzean, Institut Hampton, Hamptonen (Virginia) eta Pensilvaniako Emakumearen Eskola Medikora joan zen ikastera. 1889ko martxoan lizentziatu zen eta erreserbara itzuli zen mediku gisa lan egiteko. Susan La Flesche Picotte Estatu Batuetako lehen mediku indigena izan zen, eta funtsezkoa izan zen bere herriari, Omahari, laguntza medikoa eta higiene hobea emateko. Haren ahizpa Margueritek erreserba-eskolaburu zuen. Charles eta Henry Picotte anaiekin ezkondu ziren.
Gainera, ekintzaile soziala izan zen indigenei saldutako lurren erosketa kontuetan, eta alkoholismoari edo tuberkulosiari aurre egiteko kanpainak sortu zituen.
1894ko ekainean ezkondu zen Henry Picotterekin, eta bi seme-alaba izan zituzten. Hezur-minbiziaz hil zen ziur aski.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Walthilleko ospitale batek bere izena darama bere omenez, Susan La Flesche Picotte Memorial Hospital.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Susan La Flesche Picotte
-
Susan La Flesche Picotte
-
Susan La Flesche Picotte familiakoekin
-
Susan LaFlesche Picotte Memorial Hospital doktorea, Walthillen, Nebraskan (1913koa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Speroff (2003), 109.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Suzanne La Flesche Picotte, médica» Mujeres con ciencia 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ «Susan La Flesche Picotte First N.A. Female Physician» www.nebraskastudies.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ «Changing the Face of Medicine | Susan La Flesche Picotte». cfmedicine.nlm.nih.gov.. .
- ↑ La primera doctora amerindia, Suzanne LaFlesche Picotte (1865-1915). (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).