Steve Bauer
Steve Bauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | St. Catharines (en) , 1959ko ekainaren 12a (65 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
La Vie claire | 1985-1987 |
Helvetia–La Suisse (en) | 1988-1989 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Steven Todd «Steve» Bauer, (St. Catharines, Kanada, 1959ko ekainaren 12a) txirrindulari kanadar ohia da, profesionala 1984tik 1996ra. Erretiratu ostean, "Steve Bauer Bike Tours" enpresa sortu zuen.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984an, bigarren sailkatu zen Olinpiar Jokoetako errepide proban, Alexi Grewalen atzetik. Jokoak amaitu eta gero, profesionaletara pasatu zen eta hirugarren amaitu zen Bartzelonako Munduko errepideko txapelketan, Claude Criquielionen eta Claudio Cortiren atzetik.
1988an, Frantzaiko Tourreko lehenbiziko etapa irabazi eta elastiko horia 5 egunez jantzi zuen, Parisen sailkapen orokorreko 4. postuan amaitu zelarik. Urte berean, Munduko errepideko txapelketan, Renaixen, deskalifikatua izan zen, azken esprintean Claude Criquielion segurtasun hesien kontra bultzatzeagatik.
1990ean, bigarren sailkatu zen Paris-Roubaixen, Eddy Planckaert milimetro gutxiko aldeagatik gailendu zitzaiolarik. Urte bereko Frantziako Tourrean, lau txirrindulariko ihesaldi batean sartu zen, Ronan Pensec, Claudio Chiappucci eta Frans Maassenekin batera. Talde horrek, faboritoen tropelari hainbat minutuko aldea atera zion eta Bauerrek liderreko maillot horia jantzi zuen, astebetez mantenduko zuena.
2008tik 2012ra, Team Race Pro taldeko kirol zuzendaria izan zen. 2017tik 2018ra, BMC Racing taldeko VIP zerbitzuetako zuzendari lanetan aritu zen[1], eta 2019tik 2020ra talde horretako kirol zuzendaria izan zen. 2021an, Astana-Premier Tech taldearekin kontratua sinatu zuen lan berbera egiteko[2].
Palmaresa errepidean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980
1981
1982
- Kanadako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Athens Twilight Criterium
- Commonwealtheko Jokoetako errepide proban
1983
- Kanadako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Tour de Somerville
- Bi Probintzietako Zirkuitua
- Mi-août bretonneko etapa 1
1984
- Texaseko Tourra eta etapa 1
- Giro delle Regioniko etapa 1
- 2. Tour de Somervillen
- 2. 1984ko Olinpiar Jokoetako errepide proban
- 3. Liberazione Sari Nagusian
- 3. Munduko errepideko txapelketan
1985
- Aix-en-Provenceko Sari Nagusia
- Tour Midi-Pyrénéeseko etapa 1
- Coors Classiceko 3 etapa
- 3. Haut-Varko Tourrean
- 3. Züricheko txapelketan
- 4. Mediterraneoko Tourrean
- 8. Rund um den Henninger-Turmean
- 9. Milan-San Remon
- 10. Frantziako Tourrean eta etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
1986
- 2. Irlandako Itzulian eta etapa 1
- 2. Rund um den Henninger Turmean
- 2. Züricheko txapelketan
- 4. Flandriako Tourrean
- 5. Gante-Wevelgemen
1987
- Nazioarteko Criteriumeko etapa 1
- 3. Tour de l'Oisen
- 4. Flandriako Tourrean
- 6. Andaluziako Itzulian
- 10. Italiako Giroan
- 10. Züricheko txapelketan
1988
- Pantalica Saria
- Tour de l'Oise eta etapa 1
- Dauphiné Libéréko etapa 1
- Ameriketako Sari Nagusia
- 2. Suitzako Itzulian eta etapa 1
- 3. Lazioko Giroan
- 4. Étoile de Bessègesen eta etapa 1
- 4. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 6. Amstel Gold Racen
- 8. Paris-Roubaixen
1989
- Dauphiné Libéréko etapa 1
- Züricheko txapelketa
- 3. Amstel Gold Racen
- 4. Suitzako Itzulian
- 5. Munduko Txirrindularitza Kopan
- 10. Flandriako Tourrean
1990
- 2. Paris-Roubaixen
- 3. Raymond Impanis Sari Nagusian
- 5. Ameriketako Sari Nagusian
- 6. Donostia Klasikoan
- 6. Lunel Sari Nagusian
- 7. Munduko Txirrindularitza Kopan
1991
- DuPont Tourreko 2 etapa
- 4. Paris-Roubaixen
1992
- Galiziako Itzuliko etapa 1
1994
- Mexikoko Itzuliko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- DuPont Tourreko etapa 1
- Norwest Cycling Cup
- 2. First Union Sari Nagusian
- 2. West Virginia Klasikoan
- 2. Atlantako Sari Nagusian
- 6. Paris-Toursen
1996
- Niedersachsen-Rundfahrteko 2 etapa
- Rheinland-Pfalz-Rundfahrteko 2 etapa
- 3. Tour de Beaucen
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 45. | 10. | — | — | — | — | 92. | 89. | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | 10. | 23. | 74. | 4. | 15. | 27. | 97. | UT | 101. | UT | 101. | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Munduko errepideko txapelketa | 3. | 20. | 69. | 13. | KAN | 13. | 19. | UT | UT | — | UT | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
KAN: kanporatua
Palmaresa pistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981
1982
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Steve Bauer - ProCyclingStats
- (Ingelesez) Steve Bauer Bike Tour