[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Skye

Koordenatuak: 57°20′N 6°16′W / 57.33°N 6.27°W / 57.33; -6.27
Wikipedia, Entziklopedia askea
Skye Uhartea» orritik birbideratua)
Skye
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSgùrr Alasdair
Garaiera993 m
Motauharte
Luzera80 km
Zabalera40 km
Azalera1.656 km²
Geografia
Map
Koordenatuak57°20′N 6°16′W / 57.33°N 6.27°W / 57.33; -6.27
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daBarruko Hebridak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaBarruko Hebridak

Skye Uhartea (ingelesez: Isle of Skye, Eskoziako gaeleraz: An t-Eilean Sgitheanach, Eilean a' Cheò) Barruko Hebridak izeneko uhartediko irla nagusia eta Eskoziako bigarren handiena da, Lewis eta Harris ondoren. Lur lehorretik bertaratzeko sarbide nagusia Kyle of Lochalsh udalerriko Skye Bridge zubia da. Administratiboki Highland eskualdeari dagokio. 1.666 km2-ko azalera du eta 2001ean 9.232 biztanle zituen. Halaber, Eskoziako beste uharte batzuk ez bezala, 1991n populazioa handitu zen.

II. mendeko Klaudio Ptolomeoren mapan Scitis izena eman zitzaion: badirudi zeltiarren skitis hitzetik etor litekeela, "hegoduna", dituen penintsula ugariek ematen dioten itxurarengatik. Ondoren bertaratu ziren norvegiar eta ingelesek izena itxuraldatu eta Skye bihurtu zen. Norvegiarren sagatan Skíð izena du, baina baita Skuy (Behelainoaren uhartea) edo Skýey (Lainoaren uhartea) ere

Quiraingen ikuspegia

Portree/Port Rìgh herririk handiena da (2.491 biztanle 2001ean). Beste udalerri garrantzitsu bat Broadford da. Uharteko ekialdean Cuillin mendikatea dago, mendizale eta eskalatzaile askoren helmuga: gailurra Sgùrr Alasdair da. Mendebaldean An Stòrr muino ikusgarria dago.

Skye Bridge zubiak Kyle of Lochalsh herriarekin lotzen du eta beraz Britainia Handiarekin.

    Datu klimatikoak (Duntulm, Skye)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.5 6.6 8.1 9.6 12.4 14.3 15.4 15.7 14.2 11.5 9.1 7.6 10.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.4 2.2 3.3 4.3 6.5 8.7 10.4 10.7 9.4 7.2 5.1 3.6 6.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 148 100 82 86 73 85 97 112 128 152 143 142 1350
Iturria: Cooper (1983)[1]

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 7.000 inguruan Mesolito garaiko ehiztari-biltzaileen aztarnak aurkitu dira Staffin barrutian: Eskoziako aurkikuntza arkeologiko zaharrenetakoa da. Cuillin mendien hegoaldean Neolito garaiko aztarna ugari daude, bai eta Burdin Aroko (k.a. II edo III mendea) gotorleku batzuen hondarrak ere, aipagarriena Dun Ringill.

Historia goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean piktoak bizi zirela uste den arren, oraindik ez da baieztatu. Hegoaldea Dál Riata erresumaren barnean zegoen.

VII. eta VIII. mendeen artean bertako dinastien arteko borrokak izan ziren, harik eta IX mendean norvegiarrak iritsi ziren arte. Uhartea beraien esku egon zen Pertheko Itunean Alexander III.a Eskoziakoaren esku geratu zen arte.

Leinuen garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiarren agintaldia amaitutakoan, MacLeod leinua nagusitu zen. Uharteetako Erresuma desegin zenean, beste leinu batzuek indarra hartu zuten, MacDonal, MacNeacail eta MacInnes besteak beste, eta MacLeoden nagusitasunaren aurka borrokatu ziren.

1745ean, jakobiten matxinadaren porrotaren ondoren, Flora MacDonaldek Charles Edward Stuart erreskatatu zuen hanovertarren eskuetatik eta oso ezagun bihurtu zen highlandtarren artean. Ondoren, Highland Clearances (Lur Garaietako garbiketa) kanpainak kalte izugarria egin zion Hebridetan sortzen ari zen industrializazioari. Orduan hustu ziren herriek hondarretan diraute oraindik. XX. mendean ere biztanleria jaitsiz joan zen: 1891eko 16.000 biztanletik 1971ko 7.500era pasa zen. ordutik aurrera ordea biztanleriak gora egin du, poliki bada ere, eta 2011ko erroldak 10.008 biztanleko datua eman zuen.

Hizkuntzei dagokienez, gaeliko eskoziarraz mintzatzen da biztanleen % 30-40 ingurua batez beste. Kilmuir herrian hiztunen erdiak gaelikodunak dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cooper (1983) pp. 33–35. Averages for rainfall are for 1916–50, temperature 1931–60.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]