Scrooge McDuck
Scrooge McDuck (euskaraz McDuck Zekena) 1947an Walt Disney ekoiztetxeak sortutako gizonezko itxurako adineko eskoziar ahate bat irudikatzen duen marrazki bizidunetako pertsonaia bat da. Donald ahatearen osaba aberatsa da.
Jatorrizko ingelesezko bertsioetan eskoziar ahoskera arinaz mintzatzen da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezizena Charles Dickens ingeles idazlearen Eguberri kanta ipuineko Ebenezer Scrooge pertsonaia zeken eta diruzalearengandik datorkio, mundu angolsaxoian "zeken" edo "diruzale" esanahiarekin igaro den hitza. Aldiz, McDuck abizenak bere eskoziar jatorria azpimarratzen du, jatorrizko ingelesezko bertsioan eskoziar ahoskeran arinaz mintzatzen baita; gainera, horri kultura angolsaxoian eskoziarrek duten zeken edo dirua muturreraino aurreztaeren zaleak diren estereotipoa eta bere iloba Donaldek izen eskoziarra duela ere gehitu behar zaizkio. Bestalde, Donaldek baino oraindik izarea petsal eta haserrekoiagoa du, maiz bere diruzalekeriaren ondorioz ozpindua ere bai. Iloba ez bezala, osaba argi eta garbi mintzatzen da eta erraz ulertzen zaio.
Hego Euskal Herrian gaztelaniazko bertsioen eraginez. Osaba Gilito gisa ezaguna da, aldiz Ipar Euskal Herrian frantsesaren eraginez, Balthazar Picsou edota Osaba Picsou gisa.
Izaera eta itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren izenak izaera erabat deskribatzen dio, adindun ahate aberats eta zinikoa da, diruz lepo eta soberan, baina oraindik diru gehiago nondik irabaziko eta daukana ere ahalik eta gutxien xahutzeko beste asmorik ez du bizitzan.
Itxura fisikoari dagokionez, Donaldenaren antzerako jazkera du, baina aurpegi alboetan adinekoa dela adierazten duten bizar zuriak ere baditu. Noizbehinka betaurrekoekin edota eskoziar gonarekin ere agertu izan da.