[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Samba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Samba erabil dezakegu Linux zerbitzari bat Windowseko sare batetik atzigarri egin nahi dugunean, bai inprimagailuak, fitxategiak edo beste zerbitzuren bat partekatzeko asmotan. Hau Linux zerbitzariari instalatu beharreko pakete bat da, Windows sistemen eta Linux sistemen arteko zubi lanak egingo dituena.

Paketeak jaitsi eta instalatu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Red Hat eta Fedora Linuxeko software gehiena RPM formatuan aurkitu dezakegu. RPM fitxategiak internetetik jaitsi eta instalatzea ez da batere zaila. Ondorengo fitxategiak izango ditugu RPM baten barnean:

samba
samba-common
samba-client
samba
swat

Antzeko zerbait egiten da Debian Linuxeko deb paketeekin.

Samba Linux sistema piztearekin batera kargatzea konfiguratu dezakegu:

[root@bigboy tmp]# chkconfig smb on

Edozein momentutan Samba hasi/gelditu/berrabiarazi dezakegu smb script-a erabiliaz:

[root@bigboy tmp]# service smb start
[root@bigboy tmp]# service smb stop
[root@bigboy tmp]# service smb restart

Linux-eko software pakete askotan ez bezala, konfigurazio fitxategian aldaketa bat egin ondoren, Sambak ez du berrabiarazterik eskatzen, erabiltzaile baten eskaera bat jasotzen duen momentuan atzituko baitu fitxategi hau.

Samba-ren konfigurazio fitxategia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samba zerbitzuaren konfigurazio informazio osoa ondoko fitxategian aurkituko dugu: /etc/samba/smb.conf eta ondorengo atalak ditu:

Atala Azalpena
[global] Konfigurazio parametro orokorrak
[printers] Inprimagailuak konfiguratzeko
[homes] Erabiltzaileen atzipenak maneiatzeko
[netlogon] Konexio script-ak gordetzeko
[profile] Domeinuko konexioetako informazioa gordetzeko (mahaigaina, gogokoak…)

[global] atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[global] atalak Samba-ren konfigurazio orokorra moldatzeko balio du. Hemen parametro garrantzitsuenak:

Parametroa Balioa Azalpena
domain logons yes Samba PDC (Primary Domain Controler) izan dadin
preferred master yes Samba PDC-ak Windows bezero, zerbitzari eta inprimagailuen izenen gordeleku nagusi bezala funtzionatuko du. Oso lagungarria sareko baliabideak bilatzeko.
domain master yes Domeinuko nagusi bihurtzen du Samba.
os level 65 Samba-k erabiliko duen lehentasun maila Windows-eko beste zerbitzariekin PDC izateko negoziatzeko garaian. 65 zenbakiarekin Samba-k irabaziko du normalean
wins support yes Samba zerbitzariak izen zerbitzua ahalbidetuko du sarean.
time server yes Samba-k ordu zerbitzari moduan funtzionatuko du.
workgroup "homenet" Windows domeinuari emandako izena
security user Domeinuko atzipenek Samba zerbitzarian kokatutako pasahitzen datu basea galdetuko dute

[printers] atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samba-k inprimagailuentzat sareratze politika bereziak ditu eta atal honetan konfiguratuko dira. Ondoko itxura du:

[printers]
comment = All Printers
path = /var/spool/samba
printable = Yes
browseable = No

[homes] atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samba domeinura erabiltzaile bat gehitzen dugunean, Samba PDC-an Linux erabiltzaile bat gehituko dugu. Windows-eko erabiltzaile bat Samba bidez zerbitzarira konektatzen denean z: izeneko gailu berri bat ikusiko du. Erabiltzaile horren Linux-eko zerbitzariko katalogora mapeatuta dagoen disko birtual bat besterik ez da izango disko berri hau.

Segurtasun maila ezberdinak esleitzeko, [homes] atal honetan egin beharko ditugu aldaketak. Hemen parametro orokor garrantzitsuenak.

Parametroa Balioa Azalpena
browseable No Beste erabiltzaileei katologo barneko edukina ikusten ez uzteko.
read only No Erabiltzaile bakoitzak bere katalogoan aldaketak egin ditzake.
create mask 0664 Erabiltzaileak fitxategi berri bat sortzen duen bakoitzean 644 baimenekin sortuko da hau. 0600 jarri ezkero jabeak bakarrik atzitu ahal izango ditu.
directory mask 0775 Erabiltzaileak sortutako azpikatalogoek 775 baimena izango dute. 0700-ra aldatu ezkero erabiltzaile berak bakarrik atzitu ahal izango ditu.

SWAT, Samba maneiatzeko modu erosoago bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web interfazea duen Samba konfigurazio tresna da SWAT. Interfaze eroso honen bidez smb.conf fitxategian aldaketak egin ahal izango ditugu modu sinpleago batean. Parametro gehienak erreminta honen bidez atzitu ahal dira eta gainera parametro bakoitzerako laguntza eskatu ahal izango dugu.

SWAT erabiltzeko zenbait baldintza bete behar dira. Adibidez, root moduan egon beharko dugu zerbitzarian bertan lan egiten eta gainera 901 portuaren gainean lanean. Baldintza hauek alda ditzakegu xinetd-k kontrolatzen duen /etc/xinetd.d/swat fitxategian ondoko atalean aldaketak egin ezkero:

service swat
{
port = 901
socket_type = stream
protocol = tcp
wait = no
user = root
server = /usr/sbin/swat
log_on_failure = USERID
disable = no
only_from = localhost
}

Ondorengo pausoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte ikusitako ataletan, Samba zerbitzari baten konfigurazio oinarrizko informazioa ikusi dugu. Hauek izango lirateke ondoren eman beharreko pausoak zerbitzari honek behar bezala funtziona dezan:

  • Samba zerbitzurako superrerabiltzaile bat sortzea.
  • Erabiltzaile makinak Samba domeinura gehitzea.
  • Erabiltzaileak gehitzea Samba domeinura.
  • Windows erabiltzaileen makinak konfiguratzea Samba zerbitzaria atzitu dezaten.
  • Inprimagailuak gehitzea Samba domeinura.
  • Nahi izanez gero, talde katalogoak sortzea lan taldeetarako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]