Solway Group
Solway Group | |
---|---|
Datuak | |
Mota | mining company (en) |
Jarduera sektorea | Meatzaritza eta nikela |
Herrialdea | Suitza |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | limited liability company (en) |
Sortzailea | Alexander Bronstein (en) |
webgune ofiziala |
Solway Investment Group Limited Suitzan egoitza duen meatzaritza eta metalen nazioarteko talde pribatua da.[1][2] Ipar Mazedonian, Ukrainan, Indonesian eta Guatemalan egiten dituzte lanak.[3] Aleksandr Bronstein da taldearen sortzailea, egungo zuzendaritza batzordeko presidentea Dan Bronstein da, bere semea.[4][5]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maltan erregistraturiko Solway Holding LTD konpainiaren pean ageri da, Suitzako Solway Investment Group, eta bere enpresa subsidiarioak: Mazedoniako Busim Dooel Radovish; Ukrainako Pobuzhsky Ferronikel Plant; Guatemalako Compañia Procesadora de Niquel de Izabal SA eta Compañia Guatemalteca de Niquel SA; Argentinako Minera San Jorge; Kongoko Kaminex Limited; Filipinetako Homonhon Chromite; Indonesiako Aquila Nickel LTD eta Asera Bahoomahi Sorowallo; eta Errusiako, KurilGeo.[4]
Mining Secrets ikerketaren arabera, gutxienez 23 sozietaterekin harremantzen da Solway, horietako batzuk paradisu fiskaletan erregistratuak.[4]
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresari hainbat hutsegite edo okerreko jokabide leporatu dizkiote, ingurumenaren aurkako delituak barne, Guatemalan egindako operazioetan.[6][7] Enpresa banku-transakzio susmagarrietan inplikatuta egon da.[8][9]
2023ko ekainaren 20an ARGIA aldizkariak salatu zuen Guatemalako kasuari buruz Paolina Albani kazetariari egindako elkarrizketa ezabatzea eta 15.000 euro ordaintzea eskatu diola Solway multinazionalak.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Group, Solway Investment. «Solway Investment Group Announces its Investments in Macedonian Assets» www.prnewswire.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
- ↑ (Ingelesez) COMPANY OVERVIEW – Solway Investment Group, GmbH. (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
- ↑ Canada’s HudBay to sell Guatemala’s Fenix nickel project to Russia’s Solway. .
- ↑ a b c «Zein dago Solway multinazionalaren atzean?» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Ingelesez) RTS-swissinfo.ch/ds. (2022-03-07). «Data leak implicates Swiss mining company in pollution coverup» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Frantsesez) «Guatemala – Un groupe minier suisse aurait dissimulé des cas de pollution» 24 heures 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
- ↑ Artola Arin, Leire. «"Organizazio kriminal gisa jokatzen ari da meatzaritza enpresa"» ARGIA.
- ↑ (Ingelesez) France), Eli Moskowitz (OCCRP), Lilia Saúl Rodriguez (OCCRP), Léa Peruchon (Forbidden Stories), and Julie Pietri (Radio. «Mining Secrets: Major Nickel Producer Accused of Polluting Guatemala’s Largest Lake» OCCRP (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Shedrofsky (OCCRP), Joachim Dyfvermark (SVT), Linda Kakuli (SVT), Holger Roonemaa (Eesti Ekspress), and Karina. «Mining Secrets: Solway-Linked Companies Moved Nearly $2 Billion in Suspicious Funds» OCCRP (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ «Solway multinazionalak ARGIAri mehatxu egin diola publikoki salatu dugu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).