[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Nandar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nandar

(2019)
Bizitza
JaiotzaNamtu Township (en) Itzuli, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Myanmar
Jarduerak
Jarduerakpodcasterra, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, itzultzailea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

Twitter: NandarMMR Edit the value on Wikidata

Nandu Gyawali, Nandar bezala ezaguna, (Mansam, Shan estatua, 1995), Myanmarko aktibista feminista da. Purple Feminists Group taldearen sortzailea da eta G-Taw Zagar Wyne (birmanieraz) eta Feminist Talks (ingelesez) podcastak aurkezten ditu. 2020an, BBCko 100 emakumeen zerrendan sartu zen.

Nandar 1995ean jaio zen Mansamen, Myanmarko Shan estatuko Namtu udalerriko herri batean.[1] Bere aita eraso epileptiko baten ondorioz hil zen neska gaztea zenean. Ama bertan egon zen konbultsioa gertatu zenean, eta uko egin zion laguntzeari, hilekoarekin zegoelako, eta tradizio kulturalen arabera ukitzeak sintomak larriagotuko zizkiola sinesten zuelako. Gertakari horrek Nandarren nerabezaroa markatu zuen, eta sexu eta genero gaietan hezitzaile eta aktibista izatera eraman zuen.[2] Ez zuen ezkondu eta jaioterrian geratu nahi izan. Hori dela eta, ikasketak Yangonen egin zituen eta, beka programen bidez, Thailandian eta Bangladeshen.[1]

2017an, Nandar zuzenean sartu zen aktibismo feministan, Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Denok izan beharko genuke feministak saiakera birmanierara itzuliz.[1][3] Geroago, Adichieren manifestu epistolarra ere itzuli zuen, Dear Ijeawele, or A Feminist Manifesto in Fifteen Suggestions (Ijeawele maitea, edo Manifestu feminista hamabost iradokizunetan) izenekoa. Hurrengo urtean, 2018an, Eve Enslerren Baginaren bakarrizketak itzuli, ekoitzi eta lehenengo edizioan antzeztu ere egin zuen Myanmarren.[1][4][5]

Yangonen Rainfall Erakunde Feministarentzat lan egin ondoren, Nandarrek Purple Feminists Group erakunde aktibista sortu zuen. Myanmar osoko gazteen artean sexu- eta ugalketa-osasuna sustatzen du, giza eskubideei buruzko kontzientzia zabaltzen du, genero-indarkeriaren aurka egiten du eta Myanmarko gizartearen tabuen aurka borrokatzen du.[1][5][6] Erakundearen kanpaina nagusietako bat Myanmarren hilekoaren aurkako estigma ezabatzea izan zen.[7]

2019ko abuztuan, Purple Feminists Group-en bidez, Nandarrek G-Taw Zagar Wyne podcast-a kaleratu zuen, Myanmarko emakumeei ahotsa ematea helburu zuena.[6] Programaren izenak "emakume sudurluze" esan nahi du, oro har, argi eta garbi hitz egiten duten adineko emakumeei zuzendutako irain birmaniarra da, eta hilekoa, abortua eta adostasuna bezalako gaiak jorratzen ditu. Elkarrizketak aurkezten ditu bere istorioak kontatzen dituzten adituekin zein emakume anonimoekin.[7] 2020ko uztailean, bigarren podcast bat kaleratu zuen, Feminist Talks ingelesez, audientzia zabalago batera iristeko helburuarekin.[1][6] Myanmarren podcasting-a bereziki ezaguna ez den arren, Nandarren helburua hezkuntza etenda izan dezaketen eta irakurtzen ez dakiten pertsonengana iristea da.[1][7] Atal batzuetan esandakoak indarkeriaz mehatxatzera eraman dituzte kritikoak.[2]

2021eko Myanmarko Estatu Kolpearen ondoren, kolpearen aurkako protestetan ere sartu zen Nandar, eta honako hau adierazi zuen: "Diktadura patriarkatuarekin alderatuko nuke, eta demokrazia feminismoarekin".[5]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an, Nandar BBC kate britainiarreko 100 Women eragin handiko emakumezko figuren zerrendan sartu zen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g (Ingelesez) «This 25-year-old podcaster is Myanmar’s leading voice for gender equality» Splice (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  2. a b (Ingelesez) ««How I'm using podcasts to drive a discussion about feminism in Myanmar»» Splice (Splice) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  3. (Ingelesez) «Meet the woman behind the first Burmese translation of Chimamanda Ngozi Adichie’s 'We Should All Be Feminists' | Coconuts» https://coconuts.co/ (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  4. Hogan, Libby. (2018). «With Cupcakes And Courage, Myanmar Stages 'Vagina Monologues'». NPR.
  5. a b c (Ingelesez) Lau, Jessie. (2021-03-12). «Myanmar’s Women Are on the Front Lines Against the Junta» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  6. a b c d (Ingelesez) «BBC 100 Women 2020: Who is on the list this year?» BBC News 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  7. a b c (Ingelesez) «Podcasting gender activist Nandar on tearing up taboos as a ‘Nosy Auntie’ | Coconuts» https://coconuts.co/ (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]