Mieloperoxidasa
Mieloperoxidasa[6] (MPO) neutrofiloen, monozitoen eta makrofagoen lisosometan agertzen den entzima da.[7] Organismo-espektro zabal baten aurkako jarduera mikrobizidaren arduraduna da. Leukozito polimorfonuklear estimulatuetan, MPOk azido hipohalogenosoen ekoizpena katalizatzen du, batez ere azido hipoklorosoarena, eta beste bitarteko toxiko batzuk, jarduera mikrobizida nabarmen handitzen dute.
- Cl- + H2O2 HOCl + H2O
Hipokloritoa sortu ondoren, honek produktu mikrobizida batzuk sortzen ditu, hala nola kloroa, kloraminak, erradikala hidroxiloa eta oxigenoaren singletea. Kloruro peroxidasaren desberdina da, baldintza fisiologikoetan substratu organikoak kloratu beharrean hipokloritoa sortzen duelako. Halurorik ez dagoenean, fenolak oxidatzen ditu eta jarduera peroxigeniko moderatua du estirenoengan.
Homodimero gisa agertzen da. Azpiunitateak lotura disulfuro baten bidez lotuta daude. Monomero bakoitza kate arin eta astun batean datza. Kofaktore gisa, kaltzio ioi bat behar du monomero bakoitzeko, eta hemo B talde bat kobalenteki monomero bidez elkartua.
Mimeloperoxidasaren eskasia (MPD) kandidiasi barreiatua sortzen duen akats autosomiko errezesiboa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Genetikoki lotutako gaixotasunak MPOikusi/editatu erreferentziak Wikidatan. .
- ↑ a b c GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000005381 - Ensembl, May 2017
- ↑ a b c GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000009350 – Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala. Hiztegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) García Morales, Onel H.; Pereira Roche, Nayade; Flores Sánchez, Rosa M.. (1998). «Enzimas generadoras de especies reactivas del oxígeno: mieloperoxidasa» Revista Cubana de Investigaciones Biomédicas 17 (3) ISSN 1561-3011..