[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Merzak Allouache

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merzak Allouache

Bizitza
JaiotzaAljer1944ko urriaren 6a (80 urte)
Herrialdea Aljeria
 Frantzia
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Aljeria

IMDB: nm0021577 Allocine: 3830 Allmovie: p188138 Edit the value on Wikidata

Merzak Allouache (Aljer, Aljeria, 1944 -) aljeriar zinema-zuzendaria da.

Aljerren eta Parisen ikasi zuen, eta denboraldi batean Frantziako ORTF telebista-erakundeko hainbat administrazio-kargutan lan egin zuen, bere herrialdera itzuli baino lehen.

Molde instituzionaleko dokumental batzuk (besteak beste, Al-buhali, 1967; Les plages, 1968; eta Nous et la révolution agraire, 1973, film laburrak) egin ostean, zinema profesionalean hasita, berehala zuzendu zuen bere lehen filma, Omar Gatlato (1976), Aljeriako zinema berriaren eta, oro har, zinema arabiarrean ernatzen ari ziren joera berritzaileen mugarria, umore garratza ezaugarritzat duen filma.

Hurrengoak, Mughamarat batal, Godarden eragin nabarmena du. Hurrengo filmean (1929, Rayulun wa nafafiz) liburuzain apal batek jasaten duen erotasunari buruzko deskribapen bikaina egiten du. Magrebeko bikote gazte batek Frantzian dituen errealitate eta itxaropenei buruzko Un amour à Paris filmak hasierako Allouache ironikoa itzultzen digu berriro, baina oso emaitza eskasarekin. Bab El-Oued City eta Kaixo, lehengusu! filmek, aldiz, 1990eko hamarkadako Aljeriari buruzko diptiko bikaina osatzen dute.

1996. urtean Salut cousin! filma Oscar Sarietan aurkeztua izan zen ingelesez besteko film onena sailean. Fikziozko Alger-Beyrouth, pour mémoire film luzean (1998) nabarmenki aurreikusteko moduan aztertzen du, berriki izandako hainbat eta hainbat iskanbilaren ondoren, mundu arabiarrean dagoen ezinegona.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]