[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Marigorringo zazpittitta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marigorringo zazpittitta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCoccinellidae
GeneroaCoccinella
Espeziea Coccinella septempunctata
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaAphidoidea, Greenhouse whitefly (en) Itzuli eta Diaphorina citria

Marigorringo zazpittitta (Coccinella septempunctata) Coccinellidae familiako koleopteroa da. Europan bizi direnen artean, marigorringorik arruntena da.

Espeziearen izena latinezko septem= "zazpi" eta punctus= "puntu" hitzen elkarketatik dator, hau da, "zazpi puntuduna" esan nahi du. Bere elitro gorri bakoitzean hiru puntu beltz ditu eta elitro biek bat egiten duten gunean zazpigarren bat ageri da.

Intsektu honek dozenaka izen hartu izan ditu Euskal Herrian zehar[1]: amona mantangorri, amandre gonagorri, amandre mantalgorri, amonagonagorri, amona mantangorri, amona mantalgorri, amonamantagorri, amuna mantagorri, anddere kota-gorri, andekotagorri, andere-kotagorri +zub, andere kotta-gorri, andre marigorringo, gonagorri, iratargi, jaungoikollar, katalingorri, kattalingorri, katalin-xume, kottagorri, labagorri, malo gorringo, mamanton gona-gorri, mantalgorri, mañagorri, maria gona-gorri, maria gorringo,maria teilaganeko, mariana gona-gorri, mariana gorri, mariana gorri-gorri, mariana gonagorri, marigorri, marigorringo, marije talatuko, marije telletuko, mari-kattalin, marikita, mariñela gorri, maritxugorri, maritxutalletuko, maritxu talletuganeko, maritxu teilatuganeko, maritxu teiletako, maritxu teilletako, maritxu teilatuko, maritxu tellatuko, martin-karraka, matxingorri, matxingorringo, txipilota gona-gorri...

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi azpiespezie ditu:[2]

  • Coccinella septempunctata brucki Mulsant, 1866
  • Coccinella septempunctata septempunctata Linnaeus, 1758
Marigorringoaren larba eta pupa.

Marigorringo honen hedapena oso zabala da eta ingurune ekologiko oso anitzak hartzen ditu. Orokorrean afidoak (landareen zorriak) dauden eremuetan bizi da, hauetaz elikatzen baita. Larba zein heldua, biak dira afidoen harrapari zorrotzak.

Berez europarra eta Asia erdialdekoa den arren sarritan sartu izan dute Ipar Amerikan kontroilatzaile biologiko gisa, eta Estatu Batuetako hainbat Estatuk "Estatuko intsetu ofiziala" izendapena eman diote, hala nola, Delawaren, Massachusettsen, New Hampshiren, Ohion eta Tennesseen.

Erresuma Batuan Asiatik datorren Harmonia axyridis marigorringoarekin lehian sartu da eta kanporatua izango den beldur handia dago. Ipar Amerikan ordea bera izan da bertako espezieak galdu dituena.

Anatomia eta fisiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marigorringo zazpittitta helduak 7'6 eta 10 mm-ko luzera hartzen du. Bere kolore deigarriek harrapariei atzeraegiten diete eta behar izanez gero hanken artikulaziotatik zapore txarreko likidoa isurtzeko gai dira. Arriskuan izanez gero hildakoarena ere egiten dute eta sustantzia hori isuri harraparia uxatzeko. Aipaturiko sustantzia N-oxido coccinelina da, alkaloide toxiko bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]