[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Mariana Hargain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariana Hargain
Bizitza
JaiotzaEzpeleta, 1860
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaDonapaleu, 1925 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Mariana Hargain Etxepare (1860, Ezpeleta1925, Donapaleu) Lapurtar bertsolaria zen.[1]

Ezpeletan sortua zen bat-bateko bertsularia eta bertsu jartzailea. Kanbon bizitu zen "Hegontoinia" baserrian[2] eta "Ipharagerrecoborda" etxean[3]. Espartingintzan eta laborantzan ari izanez.[4] 1891n ezkondua, seme baten ama zen. Hil zen Donapaleun 1925ean.

Kanbon agertu zen lehen aldiz plazan kantukide zituela D'Ibarrart, Laztiri eta Soule. Baina gehienetan kantukide zuen gazteago izanagatik Aña Debrua deitu emazte bertsularia. Arrakasta handia biltzen zuten bi andereek eta anitz galdetuak ziren.[5]

Bertso-sariketez bestalde Mariana Hargainek asko bat-bateko bertsu kantatu ditu ezteietan, bataioetan eta komunionetan.[1]

Bat-bateko bertso txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso idatziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anton Abadiaren Lore Jokoetan

  • Bera, 1895: Ehun eta zenbait urthe[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Emaztea bertsularitzan» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  2. Beñat, Soulé. (2011). Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez. Euskaltzaleen Biltzarra ISBN 978-84-92413-93-5..
  3. (Frantsesez) Recueil de pièces basques en prose et en vers, envoyées aux concours annuels fondés par Antoine d’Abbadie (1854-1901). III. Années 1890-1901.. 1895 (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  4. Abbadie d'Arrast, Marie d' (1835-1913) Auteur du texte. (1909). Causeries sur le pays basque : la femme et l'enfant / par Mme Charles d'Abbadie d'Arrast (echauzeco Andéria). F.-R. de Rudeval (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  5. Mujika, Amagoia. (2018). «Mariana Hargain eta Aña Deabrua, XIX. mende amaieran plazaz plaza ibilitako bertso-bikotea» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Ehun eta zenbait urthe [Bertsoa / Mariana Hargain - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]