[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Zalduondoko inauteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Markitos» orritik birbideratua)
Zalduondoko inauteria
Irudia
Map
MotaInauteri
KokalekuZalduondo
HerrialdeaEspainia

Zalduondoko inauteria Zalduondon (Araba) ospatzen den urteroko jaialdia da. 1975. urtetik ospatzen da etenik gabe, frankismo garaiko 41 urteko etenaldiaren ondoren. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen da, panpina moduan irudikaturik, kalez kale eraman eta epaitu ondoren, erre egiten dena.

Zalduondoko inauteriak 1936. urte arte ospatzen zelako testigantza ugarietan oinarrituta, Blas Arratibel, Martiniano Martínez de Ordoñana eta Joaquín Jiménez etnografoen ekimenez herriko inauteriak berriz ere ospatzen hasi ziren 1975 urtean, frankismoaren hondarretan. Geroztik, Euskal Herriko antzinako inauteri ikusgarrienetakoa bilakatu da.[1]

Markitos, zintzilikatua.

Markitos traje beltzez, gorbataz eta txapelaz jantzitako metro bat pasatxoko panpina da.[2] Herriko gazteek paratzen dute inauteriko igande goizean, herriko Martiniano etxean. Lepoan koloreztutako arrautzen lepokoa jartzen diote. Kolorez apaindutako gurdi baten gainean eramaten dute kalez kale. Ondoren, zutoin batetik zinitzilikatu eta herriko bazkaria ospatzen da. Bazkariaren ostean, berriz ere kalez kale eramaten dute; Markitosekin batera, cenicero edo errauts banatzailea eta kale garbitzailea, musikariak, mozorrrotutako agure bikotea (Markitosen gurasoak), hartza, ardia eta bi porreroak (Lantzeko Ziripoten antzeko pertsonaiak) doaz, beste gazteekin batera, kantuz.[3]

Zalduondoko inauteriak.

Gurdian, Markitosekin batera doa predikadorea, haren aurkako hitzaldiak botatzen dituena. Paseoa bukatu ondoren, Markitos lurrean utzi eta erre egiten da, haren inguruan dantza egiten den bitartean, harik eta gazte batek panpina hartu eta bidoi batera sartzen duenera arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2008-02-03). «Markitos, culpable de los males de Zalduondo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  2. «Jaiak adina mozorro» Berria 2014-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  3. «Inauterien jaiaren jatorria -» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]