[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Mateo Moraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mateo Moraza
Mateo Morazaren omenezko estatua Gasteizko Probintzia plazan. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz1817ko irailaren 21a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1878ko urtarrilaren 17a (60 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Q55442336 Itzuli
Nafarroako Euskara Elkargoa
Moraza kalea (Donostia)

Mateo Benigno Moraza Ruiz de Garibai (Gasteiz, 1817ko irailaren 21a - Gasteiz, 1878ko urtarrilaren 17a) politikari eta jurista arabarra izan zen.

Gasteizko Alde Zaharreko Aiztogile kaleko 4. zenbakidun etxean jaio zen. Oñatiko Unibertsitatean eta Valladoliden egin zituen zuzenbide-ikasketak. Kargu nabarmenak izan zituen hainbat erakunde juridiko-militarretan. Kode penala garatu zuen batzordean parte hartu zuen 1851n. Euskal foruzaletasunaren aldekoa izan zen eta Arabako Batzar Nagusiek "Probintziako Aita" izendatu zuten 1862an. 1876an ( Ekainaren 13 eta 19ean) Madrilgo Legebiltzarrean euskal foruen aldeko defentsa porrokatua egin zuen, haien desagerpena gelditzea lortu ez bazuen ere. Historiako Akademiako kidea izan zen, baita "Nafarroako Euskal Elkargoa" izeneko elkartekoa ere. Arabako prentsan artikuluak sarritan idatzi zituen.

Haren omenez Gasteizko erdiguneko kale batek —Udaletxearen atzealdekoa— bere izena darama, baita Donostiako erdiguneko beste batek ere[1]. Halaber, Gasteizko Probintzia Plazan bere omenezko monumentu bat eraiki zuen Venanci Vallmitjana eskultoreak XIX. mendearen bukaeran. Bilbon ere bere enparantza dauka Uribarri auzunean.

  • MORAZA RUIZ DE GARIBAI, MATEO BENIGNO: Discursos de Mateo Benigno de Moraza en defensa de los Fueros Vascos. Gasteiz: Arabako Foru Aldundiaren Argitalpen Zerbitzua, 1976. ISBN 978-84-500-1655-0

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]