Leet idazkera
Leet speak edo leet (1337 5p34k edo 1337 leet idazkeran) karaktere alfanumerikoz osatutako idazketa-mota bat da, zenbait komunitatek eta Interneteko hainbat baliabideren erabiltzaileek erabiltzen dutena. Idazkera horren ezaugarria da karaktere alfanumerikoak modu ulertezinean idaztea idazkera hori erabiltzen duten taldeekin zerikusirik ez duten, adituak ez diren edo neofitoak diren beste erabiltzaile batzuentzat.
«Leet» terminoa, lit ahoskatua, elite-tik dator.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunikabide digitaletako idatzizko komunikazioan du jatorria leet speak idazkera. 1980ko hamarkadaren amaieran sortu zen, BBSen giroan (Iragarki Taularen bidezko Sistemak), telefoniako eta informatikako hizkera berezien (jargoien) arteko nahasketa batetik. Sare bidezko zenbait komunitatetan, BBSetan eta lineako jokoetan, komunikatzeko modu esklusibo edo pribatuago gisa eboluzionatu du, kanpoko erabiltzaileek, ez-adituek edo neofitoek (testuinguru horretan) erraz ulertzen ez duten idazkera eskaintzeko. Idazketa hori erabiltzen duten erabiltzaileak elite mota batekoak direla jotzen da.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehen erabilera pertsona gaituentzat (elitea) zen: ez-adituek artxibo garrantzitsuak lortzea saihestea.
- Interneten hastapenetan txat-aretoetan zentsura saihesteko.
- Jadanik okupatuta dagoen ezizen baten ordez, dela txat batean, dela foro batean, letraren baten ordez hurahorren itxura ematen duten ikur multzo bat jartzen da, horrela sortutako ezizen bat berdin ahoskatu ahal izateko, nahiz eta karaktere desberdinak erabili.
- Testu bat apaintzeko. Adibide argi bat berehalako mezularitzako programetan bistaratzeko idazten den mezua da.
- Zerbitzarietara igotako legez kanpoko materiala duten fitxategien ezabaketa automatikoa saihesteko, hala nola filmak, musika.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1337 idazkera hainbat modutan idatz daiteke. <Sinple leet> deituriko idazkera (’Kaixkaixo, zelan zaude?”, adibidez) erabiltzen da gehien eta ez da oso zaila irakurtzen honela idatz daiteke: "K41X0, Z3L4N Z4UDE?". Beste alde batetik, "Ulti""Ultimate leet" (<ˈʌltɪmɪt lit>) deritzona konplexuagoa da, ez hain arrunta, bain baita ospetsua ere, adibidez: “Hola, cómo estás?” honela idatz daiteke: "’–’’’"|-|0|_4 (0|\/|0 35745". Aldaera horietako edozeinek ordezten dituzten letren antzeko karaktereak erabiltzen ditu grafikoki, hala nola 5, S-ren ordez, 7, T-ren ordez, edo, idazkera erradikalenen kasuan, |_| U-ren ordez, |2 R-ren ordez, |3 B-ren ordez, edo |< K-ren ordez. Gainera oso modu informalean erabiltzen dira ortografia, letra larriak eta letra xeheak.
A[1] | B *[1] | C[1] | D *[1] | E[1] | F[1] | G *[1] | H[1] | I *[1] | J[1] | K[1] | L *[1] | M[1] |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4 /\ @ /-\ ^ aye \u2202 ci |
8
|
[
|
)
|
3
|
|=
|
6
|
#
|
1
|
_|
|
X
|
1
|
|v|
|
N[1] | O *[1] | P[1] | Q[1] | R *[1] | S[1] | T *[1] | U[1] | V[1] | W[1] | X[1] | Y[1] | Z *[1] |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|\|
|
0
|
|*
|
(_,)
|
2
|
5
|
7
|
(_)
|
\/
|
\/\/
|
%
|
j
|
2
|
Oharrak taulari buruz:
|
|
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainierazko esaldi batzuk dira hauek:
- ¿35745 |\/|!|24|\||)010? (¿Estás mirándolo? - Begiratzen ari zara?)
- m!r4 (0m0 35(r!80 1337, ¿7u 10 pu3d35 h4(3r 45í d3 8!3n? (Mira cómo escribo leet, ¿tú lo puedes hacer así de bien? - Begira nola idazten dudan leet, zuk egin dezakezu ondo?)
- 3570 35 VV!|<!p3d!4, 14 3n(!(10p3d!4 1!8r3 (Esto es Wikipedia, la enciclopedia libre - Hau da Wikipedia, entziklopedia librea)
- 3570 e5 1337 5p34l<, ¿54835 l-l4<E|2L0? (Esto es Leet Speak, ¿sabes hacerlo? - Hau Leet Speak da, badakizu egiten?))
- P|_|3|)35 U54|2 4L6|_|N45 |_37|245 5! 73 |235UL74 |)3M45!4D0 |)!F!<!|_ (Puedes usar algunas letras si te resulta demasiado difícil - Letra batzuk erabil ditzakezu, zailegia bada)