[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Lammi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lammi

Lammiko armarria
Berezko izena Lammin kunta
Herrialdea - Finlandia
Eskualdea Hegoaldeko Finlandia
Lurraldea Kanta-Häme
Alkatea Aarre Järvinen
Azalera 610,8 km²
Biztanleria 5 584
Dentsitatea 10,5 bizt/km²
Sorrera 1374
http://www.lammi.fi/lammi.php?p=English/[Betiko hautsitako esteka]

Lammi herriari buruz lehen datuak, 1374. urteko esku-izkribu batzuetan aurkitzen ditugu. Herriak bere ohiturak jarraitu egin ditu ordudanik, baina egoera berrietara ongi moldatzen den herria dela ikusi dugu. 5 584 biztanleko herri txikian zerbitzuetan, basogintzan eta nekazaritzan lan egiten dute biztanle gehienek eta Lammi bere garagardo beltz goxoagatik ere dugu ezaguna.

Lammiko Eliza.

Lammi eta Mommilako Elizak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengoa 1490-1510 urte bitartean eraikia. Erromaniko eta gotiko estiloak nahasten ditu. Duela gutxi berreskuratua izan da.

Mommilako eliza berriz, 1904. urtean eraikia izan zen, eta gaur egungo eliza nagusia da, izan ere Lammikoan debekatua dago sartzea eta kanpo-estrukturagatik ezaguna da.

Turistentzako zentro paregabea da. Bertan txangoak antolatu egiten dituzte basoetan zehar, eta arrantza egiteko aukera dago, garaiaren arabera. Udaberria da urtarorik onena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]