Lambretta
Lambretta | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Marka eta motorcycle model (en) |
Jarduera sektorea | Scooter (motozikleta)a eta automobilgintza |
Herrialdea | Italia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Innocenti (en) |
Historia | |
Sorrera | 1947 2017 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1972 |
webgune ofiziala |
Lambretta izeneko scooterrak Milanen eraiki ziren 1940.eko hamarkadaren bukaeran hasita, Innocenti ekoizlearen eskutik. Lambretta izena Milanen dagoen Lambro errekatxotik dator. Errekatxo hori lantegi ondoan dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vesparekin batera, 1950 eta 1960ko hamarkadetan Erresuma Batuko mod mugimenduaren ikono bihurtu zen. Hala ere, Vesparen "anaia txikia" kontsideratu da, haren nagusitasuna gainditzerik izan ez zuenez.
Lambretta motoaren txasisa altzairuzko hodiz eraikita dago. Vespan aldiz, estanpatutako xaflek karrozeria kroskobakarra osatzen zuten. Lehen modeloetan bi aukera eskaintzen ziren: «itxia» (mekanika guztia estalita zegoela) edo «irekia» (panelak ia desagertuta, motozikleta xelebre baten itxura ematen zion), baina «itxia»ren nagusitasunak gidarien babes beharrak argi utzi zituen, bai eguraldiari dagokionez, bai garbitasun itxurari dagokionez.
Abiadura aldaketa eskukoa da: ezkerreko ukabilarekin aukeratzen da, enbragea esku beraz sakatuta. Modeloaren arabera, 3 edo 4 abiadura daude. Bi aldiko eztanda-motorra daukate: gasolina eta pistoia lubrifikatzeko olioa aurrez nahastuta egon behar dute. Nahasketa horren errekuntzak ke zuria sortzen du.
Motorra motozikletaren erdian dago. Horrela, grabitate-zentroa ibilgailuaren erdian dago, pisu osoa bi gurpilen artean hobeto banaturik. Vespetan, berriz, motorraren pisua ezker-atzealdean dagoenez, horrek ibilera alde batera okertzen dio.
Motorra erdian dagoenez, Lambrettaren luzeera handiagoa da, Vesparekin alderatuta. Egoera horrek, hirigunetan gidatzea zaildu egiten du.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1953. urtean, Florencio Irigoien Berrondok Lambretta Locomociones S.A. izeneko enpresa sortu zuen, ibilgailu hauek eraikitzeko helburuarekin. Enpresa Eibarren zegoen eta Espainian scooterrak eraiki zituen lehen etxea izan zen. Ikur berezia zeramaten Eibarren egindako motorrek, Eibarko herriko ezkutuarekin[1].
Innocenti etxeak 1971ean utzi zion Lambretta fabrikatzeari, baina Indian eta Euskal Herrian fabrikatzen jarraitu zen Lambretta Locomociones S.A. etxearen eskutik.
2003. urtean, Eibarko Lambretta kluba sortu zuten herri honetan motor hauen zaletu batzuek. Harrezkero, dozenaka Lambretta berreskuratu eta zaharberritu dituzte[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Granada, H. Svenson Evers, Club de Motos Antiguas,. «motosantiguasgranada - Lambretta» motosantiguasgranada.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Eibarko Lambretta Kluba - etakitto.eus» etakitto.eus 2017-07-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).