[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Lagran

Koordenatuak: 42°37′32″N 2°35′04″W / 42.625555555556°N 2.5844444444444°W / 42.625555555556; -2.5844444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Lagran udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lagran (argipena)».
Lagran
 Araba, Euskal Herria
Lagrango alde zaharra, ezkerrean iturria.

Lagrango armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Mendialdea
Izen ofiziala Lagran
AlkateaUrtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01118
INE kodea01030
Herritarralagrandar
Kokapena
Koordenatuak42°37′32″N 2°35′04″W / 42.625555555556°N 2.5844444444444°W / 42.625555555556; -2.5844444444444
Map
Azalera45,6 km²
Garaiera766 metro
Distantzia35 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria172 (2023)
−3 (2022)
alt_left 70 (%40,7) (%50,6) 87 alt_right
Dentsitatea3,95 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 10,99
Zahartze tasa[1]% 18,96
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 70 (2011)
Genero desoreka[1]% -11,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,53 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 10,94 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 2.44 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera dataXII. mendea
Webguneahttp://www.lagran.org/

Lagran Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Mendialdeako eskualdearen hego-ekialdean eta Toloñoko mendilerroaren oinean kokatua. Gasteiztik 35 bat kilometro hegoaldera dago.

Lagran herriaren ikuspegia.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ega eta Jugalez ibaiak udalerri honetan jaiotzen dira. Egak, ondoren, Nafarroarako bidea hartzen du; Jugalez, berriz, Pipaonetik Urizaharrerantz eta Zanbranarantz doa.

Lagran ohiko abiapuntua da Peña del Leon eta Peña del Castillo mendietara igotzeko, Toloñoko mendilerroaren oinean baitago. Pipaondik Errezilla, Cervera eta Palomaresera igotzen da.

756 metroko garaieran kokaturik dago[4].

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Araban sortutako 21 hiribilduetako bat da Lagran, baina ez da gorde hari Forua ematen dion agiririk. Hortaz, herriaren sorrera ez dago argia, lehen aipamena 1165. urtekoa bada ere. XV. mendearen bigarren erdialdearen inguruan Nafarroako Erresumatik igaro zen Gaztelako Erresumaren menpe egotera, eta 1515ean Uria izendatu zuten. Salinasko kondea eta geroago Hijarreko dukeak herriaren jabeak izan ziren garai hartan.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Map
Lagran udalerriko herriak

Lagran udalerria hiru herrik osatzen dute gaur egun:

Lagran herria, Lagran udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[4]

2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Lagran herriak 106 biztanle zituen[4].

2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 115 biztanle horietatik, 58 gizonezko eta 57 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %16,5a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %48,7a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %34,8a 65 urte baino gehiago zuen[5].


Lagran udalerriko biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Lagranen»

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Lagrango udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
3 / 5
46 (% 39,66)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 5
41 (% 35,34)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
5 (% 4,31)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 5
4 (% 3,45)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Lagrango azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Felipe Ozaeta Perez[6][7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maximo Hermosa Uzquiano[6] 1983 1987 Independenteak
Jose Angel Puelles Larrauri[6] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Angel Puelles Larrauri[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Balerdi Mugica[6] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Balerdi Mugica[6] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Balerdi Mugica[6] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[6] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[6] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[6][8] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Martinez Fernandez[6][8][9][10] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Urtzi Gaintzarain Gonzalez de Durana[11][12] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoVillafriaVillaverde Lagran

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
20 Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
FaiduPipaonLotzaMontoriaPagoetaMorazaBarojaTaraveroSanmartinzarArana Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
21 Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaita Bernedo
Armentia T.
Trebiñu

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Abuztuaren 24an ospatzen dira jaiak, San Bartolomeren omenez.
  • Zaldiaren Eguna: Irailaren bigarren igandean antolatzen dute, Arluzea, Markiz, Okina eta Done Bikendi Harana herriekin txandaka.
  • Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
  • Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
  • Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lagrango hirigune historikoaren oinplanoa.
Lagrango frontoia.

Lagrango hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[13]. Garai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean batez ere. Erdialdean, berriz, Andra Maria Jaiokundearen Parrokia eliza platereskoa (Iglesia Parroquial de Nuestra Señora de la Natividad) dugu, XVI. mendekoa. Hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago.

Lagran herriko etxeen lur-zatiketa gotikoko azken aldiko ohiturari jarraiki egina dago edo, hobeki esan, Pizkunde garaikoei jarraiki, izan ere, oraindik ere beren aurreko alde estua gordetzen duten etxeek bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara emana. Bi kaleen artean dagoen sestra diferentzia dela eta, etxeek bi sarrera dauzkate, kale bakoitzean bat, eta etxebizitzarako sarrera nagusi edo zuzena maila goragoko kalean da. Baina hori ez da kasu guzti-guztietan gertatzen eta, gaur egun, badira etxe batzuk ondasunak zatitzearen ondorioz bi kaletara ematen ez dutenak.

Jatorriz txikiak ziren leihoak handituz joan dira etxe barruko argitasuna handitzeko helburuarekin.

Beheko solairuetan zeuden bao bakarrak, sarreretan izan ezik, zartadura bertikalak ziren, gezileiho izenekoak.

Aipatu beharreko ateen artean honako hauek daude: «Kristoren Atea» izeneko kaleko 22 zenbakikoa. Oso sarrera polita da, arku eskartzanoz egina, arkubarnera molduraduna duela. Gainean sarraila-ezkutu bat dauka elizaren inguruko irudiez apaindua, horrek erakusten du garai batean etxe hori apaizen batena izan zela edo, bestela, apaizetxe gisa erabilia izan zela. Atea bi aldiz babestua dago, teilatu hegalak babestua eta, era zabalagoan, sarrerak berak duen eta bi beso motzen gainean eusten den teilatutxoak babestua.

Beste bi ateak erdiko kalearen eskubi aldean daude, «De los cantones» kantoitik hurbil. Lehenengoa, 14 zenbakikoa, arku eskartzanoz egindako ate liraina da, arku barnera molduraduna duela, aurretik aipatutako horren antzekoa. Arkuaren erdiko dobelak sarraila-ezkutu bat dauka, bi giltza gurutzatuen irudia duena.

Bigarrena, 16 zenbakikoa, Pizkunde garaiko ate dintelduna da. Gotiko garaiko zantzuak ere badaude bertan, esate baterako, harri bloke gainean doan eta erliebe finean egina dagoen arku konopiala. Dintelaren gainean erlaitz bat dago, molduraduna, atearen edertasuna are gehiago indartzen duena.

Pipaonen, Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.

Lagrandar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Población por entidades de población de Álava, según sexo, grupos de edad y nacionalidad.» Eustat (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  6. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. «Lagrán» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  9. (Gaztelaniaz) «Lagrán, el único municipio vasco libre de Covid» SER 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  10. (Gaztelaniaz) «Cientos de interesados en el «ofertón» del restaurante de Lagrán desbordan el pueblo» El Correo 2023-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  11. «EH Bilduk irabazi du Lagranen eta independenteek garaipena sendotu dute» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  12. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  13. Lagrango hirigune historikoaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  14. «Viana, Diego de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  15. «Viana Sáenz de Villaverde, José Joaquín» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  16. «Viana, Francisco de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  17. «Viana Sáenz de Villaverde, Gregorio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  18. «Pérez Sáenz de Villaverde, Mateo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  19. «Viana Sáenz de Villaverde, Francisco Leandro» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  20. «Viana Fernandez, Melchor de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  21. «Viana, Jaime» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  22. «Viana Sáenz de Villaverde, Andrés de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  23. (Gaztelaniaz) Don fray Juan Antonio de la Virgen María
  24. «Viana Sáenz de Villaverde, Juan Antonio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa