[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Orbis sensualium pictus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orbis sensualium pictus
Datuak
IdazleaComenius
Argitaratze-data1658
Jatorrizko izenburuaOrbis sensualium pictus

Orbis pictus (Mundua irudietan) edo Orbis sensualium pictus (Mundu ikusgarria irudietan) Amos Comenius-ek idatzi eta 1658an argitaratutako haurrentzako testuliburua da. Entziklopedia moduko bat da eta haurrentzako lehen irudi liburua da. Natur eta gizarte zientzietako gai ugari biltzen ditu. [1][2]

Letrak eta soinuak lotzeko taula

Amos Comenius- ek 1658an idatzi zuen Orbis sensualium pictus, Transilvanian bizi zela. Ibilbide luzeko pedagogoa, lana irudien bidez latina irakastea ahalbidetuko zuen entziklopedia ilustratu gisa aurkeztu zuen. Liburua 150 kapitulutan banatuta dago eta horrekin batera doan testua ilustratzen duten xilografiak daude. 1658an argitaratu zen lehen aldiz latinez eta alemanez Nurenberg-en, eta laster etorri ziren hainbat hizkuntzatara egindako itzulpenak. Lehenengo edizioa ingelesez (Visible World izenburuarekin) 1659an argitaratu zen eta 1666an lehen edizio laukoitza (latinez, alemanez, italieraz eta frantsesez).Levočako Breuer argitaletxeak 1685ean argitaratu zuen lehenengo txekierazko itzulpena, testua latinez, alemanez eta hungarieraz ere biltzen zuen edizioan. Ezagutzen den azken edizioa 1845ekoa da, Pragan. [3][4]

Eragina XXI. mendean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbis Sensualium pictus izan da Mendebaldeko haur literaturan obrarik eraginkorrerako bat eta oso ezaguna Europan xviii. mendea arte.

  • 2018an El Zorro Rojo argitaletxeak berreskuratu zuen edizio berezi batean.[2]
  • 2018an Madrilen Petr Nikl artista txekiarrak Orbis Pictus instalazio interaktiboa aurkeztu zuen. Comeniusen ondarea garatzen zuen, baita ezagutzan sormen-nahiak duen boterean sinesten duten guztiena ere. Proiektua bidaia bat zen, eta bisitariek, helduek zein gazteek, osagai mugikorrak, ikusizkoak eta audiozkoak jartzen zituzten martxan, beren elkarrekintzaz eta egile gisa zuten parte-hartzeaz jabetuz. [5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Orbis Pictus | IDIS. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Orbis Pictus Sensualium» Ya está el listo que todo lo sabe (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  3. Comenius, Johann Amos, 1592-1670,. Orbis sensualium pictus : hoc est, omnium fundamentalium in mundo rerum & in vitâ actionum pictura & nomenclatura = El mundo en imágenes : imágenes y nombres de todas las cosas fundamentales en el mundo y de las actividades de la vida. (Edición bilingüe: latín-castellano. argitaraldia) ISBN 978-84-947734-6-4. PMC 1138033858. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  4. (Gaztelaniaz) Comenio, Juan Amos. (1992). «El Orbis Pictus» Revista Educación y Pedagogía (8-9): 276–293. ISSN 0121-7593. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  5. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20181205). «Orbis Pictus, Exposición, Instalación, dic 2018» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  6. (Gaztelaniaz) ««Orbis Pictus»: arte para jugar en Matadero» abc 2018-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Más de 15 000 personas han disfrutado de Orbis Pictus en Naves Matadero estas navidades» Madrid Destino (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]