[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Joaquim Ruyra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquim Ruyra
Bizitza
JaiotzaGirona1858ko irailaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1939ko maiatzaren 15a (80 urte)
Hobiratze lekuaCementiri Municipal de Blanes (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea eta ipuingilea
KidetzaKatalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Genero artistikoaolerkigintza
eleberri laburra
joaquimruyra.com
Joaquim Ruyrari eskainitako monumentua.

Joaquim Ruyra Oms (Girona, Katalunia, 1858ko irailaren 27a - Bartzelona, Katalunia, 1939ko maiatzaren 15a) kataluniar idazlea izan zen.

Familia aberats bateko semea zen. Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen Zuzenbideko ikasketak.

Bartzelonako 1895. urteko Lore Jokoetan sarituak izan ziren Ruyraren kontakizun-lanak: Mar de llamp (Ekaitza itsasoan), La mirada del pobret (Behartsuaren begirada) eta Les senyoretes del mar (Itsas lamiak).

Ondoren etorri ziren Marines i boscatges (1903, Itsasotik eta basotik), Pinya de rosa, Entre flames (1928, Sugarren artean) kontakizun-liburuak; El país del plár (1906, Plazerraren herria), La bona nova (1928, Berri ona) eta En Garet a l´enramada (1938, Garet adarretan) obra dramatikoak; eta La educación de la inventiva (1923, Asmakuntzaren hezkuntza) eta Arte y moral (1928, Artea eta morala) saiakerak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]