Iluntze global
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Iluntze globala lurrazalera heltzen den eguzki argiaren murrizketa gradualaren fenomenoa da, zeina, uste denez, atmosferan ikatz beltza bezalako partikula batzuen kopuruaren hazkundeak eragiten baitu. Iluntze globalak uraren zikloan eragina izan du lurrunketa tasa jaisten baitu eta lehorteak eragin izan ditu leku batzuetan. Fenomeno honek hozte-efektu bat sortzen du eta honek zientzilari batzuk negutegi efektua gutxiestera eraman ditu.
Kausa eta efektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iluntze globala atmosferan aerosol eta beste partikulen batzuen presentziak eragindako fenomenoa dela uste da. Partikula hauek kondentsazio nukleo gisa jokatzen dute, bertan tanta mikroskopikoak eratzen dira eta koaleszentziaz batzen dira. Hodei guztiek partikula hauetako kantitate zehatz bat izaten dute, baina kutsadura atmosferikoaren kausaz partikula hauen kopuruaren igoera nabarmena litzateke eta horregatik hodeiak tanta txikien kopuru handiagoarekin betetzen dira. Hodei mota hauek zuriagoak dira, hau da, eguzki argia beste hodeiek baino hobeto islatzen dute. Horregatik, lehen baino eguzki argi gehiago islatzen da espaziora.
Hodeiek Eguzkia igortzen duen beroa naiz Lurrak irradiatzen duena oztopatzen dute. Normalean, egunean zehar eguzki argia oztopatzen dute hozte efektu bat eraginez eta gauez Lurrak igortzen duen beroa gelditzen dute, Lurraren tenperatura mantenduz.[1]
Izan daitezken kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diesel eta egurra bezalako erregai fosilen bukatu gabeko konbustioak atmosferara kedarra askatzen du. Honek berotze efektu eragiten du atmosferan, 2 kilometro inguruko altueran. Honek ozeanoen azalera beltzarazten du eguzkiaren erradiazioa xurgatzen. Naiz eta munduko parte gehiena berotu, kutsadura honen menpean daduen lurraldeak hoztu ohi dira.
Klimatologo batzuk diotenez hegazkinen estelak iluntze globalarekin zerikusia dute, baina hegazkinen fluxu jarraituarengatik hau ezin izan zen frogatu irailaren 11ko atentatuak gertatu ziren arte. Estatu Batuetan atentatuen ondorioz egindako hegazkin gelditzearekin, egunean zeharko 1 ºC-ko bariazioa nabarmendu zen Estatu Batuetako lurralde batzuetan, hau da, hegazkinen estelek gaueko tenperaturak igotzea eta egunetakoa jeistea eragin izan ahal dutela frogatu zen.
Sumendien errautsa ere bada fenomeno honen eragilea. Tenperaturen jaitsiera bat nabaritu da erupzio handien ostean.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fenomeno honek kliman aldaketa handiak eragin ahal izan du. Argitasun murrizketak montzoien falta eragin ahal izan du Afrikan 70eko eta 80ko hamarkadetan. Hala ere, ideia hau ez dago guztiz onartuta eta ezin da besterik gabe zuzentzat jo.
Fenomenoaren erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzialari batzuk aerosolen erabilera proposatu dute berotze globala geldiarazteko. Hala ere, horrek hurrengo arazoak ekarriko lituzke:
- Sulfatoen erabilerak euri azidoa bezalako arazoak eragiten ditu.
- Kedarra osasunerako kaltegarria da.
- Iluntzeak lurruntze eta prezipitazio patroietan aldaketak eta bestelako arazo ekologikoak eragiten ditu.
- lehorteak eta euriteak nekazaritzan arazoak sortzen dituzte.
- Aerosolak bizi iraupen nahiko motza dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Causes, Effects and Solutions to Global Dimming | Conserve Energy Future» www.conserve-energy-future.com 2013-05-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).