[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Henrike I.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrike I.a Frantziakoa

Frankoen erregea

1031ko uztailaren 10a - 1060ko abuztuaren 4a
Roberto II.a Frantziakoa - Filipe I.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaReims1008ko maiatzaren 4a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVitry-aux-Loges1060ko abuztuaren 4a (egutegi gregorianoa) (52 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: retinal detachment (en) Itzuli
Familia
AitaRoberto II.a Frantziakoa
AmaConstance of Arles
Ezkontidea(k)Matilda of Frisia (en) Itzuli
Ana Kievekoa  (1049ko maiatzaren 20a (egutegi gregorianoa), 1051ko maiatzaren 25a (egutegi gregorianoa), 1044ko urtarrilaren 29a (egutegi gregorianoa) -  1060 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKapet etxea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 21076 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike I.a».

Henrike I.a Frantziakoa (Reims, 1008ko maiatzaren 4a - Vitry-aux-Loges, 1060ko abuztuaren 4a) 1016-1031 bitartean Borgoinako dukea eta 1031-1060 bitartean Frankoen erregea izan zen. Kapetar leinuko Frantziako hirugarren erregea izan zen.

Gurasoak Roberto Errukitsua eta Konstantza Arleskoa zituen. 1032an Burgundiako dukerria utzi zion Roberto anaiari, erregetzan arazorik izan ez zezan. Normandiako duke eta Ingalaterrako errege zen Gilen I.a Konkistatzailearekin hitzarmen bat sinatu zuen, baina gero hautsi egin zuen eta haren aurkako gerrarri ekin zion. 1054an Gilen Konkistatzaileak menderatu zuen. Filipe I.aren aita izan zen.

Bere erreinaldian erret-lurraldeak Frantziako historia osoko txikienak izan ziren. Hala ere, errege txarra baino errealistatzat dute historialariek.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrikek Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba Matildarekin ezkontzeko hitza eman zuen, baina hau 1034an hil zen, artean umea zela. Orduan Matilda Frisiakoarekin ezkondu zen, baina hau 1044an hil zen. 1051ean Ana Kievekoarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten:

  • Filipe (1052– 1108)
  • Enma (1054–?)
  • Roberto (1055–1060)
  • Hugo (1057–1102)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Roberto II.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1031-1060
Ondorengoa
Filipe I.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan