Kuma (ibaia)
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kuma».
Kuma (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 802 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°45′14″N 46°59′38″E / 44.7539°N 46.9939°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Karatxai-Txerkesia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 33.500 km² |
Ur-emaria | 12 m³/s |
Lakuak | Kaspiar itsasoa |
Bokalea () | Kaspiar itsasoa |
Kuma (errusieraz: Кума́, translit.: Kuma) Errusiako Iparraldeko Kaukaso zeharkatzen duen ibaia da. Ipar-ekialderantz doa Kaspiar itsasora. 802 kilometro luze da eta 33.500 kilometro karratuko drainatze-arroa du.[1] Kaukaso Handian du jatorria, Karatxai-Txerkesia errepublikan, Kislovodsketik mendebaldera. Ipar-ekialdean Stavropol kraia zeharkatzen du (Mineralnye Vody, Zelenokumsk, Budyonnovsk edota Neftekumsk herriak) eta ekialderago Kaspiar sakonunea, errusiar Kalmukia eta Dagestan errepubliken arteko muga naturala. Kuma haranaren zati hori Kuma-Manitxeko sakonunearen ekialdeko zatia da, Ekialdeko Europako ordokia eta Kaukaso eskualdea banatzen dituena. Kuma ibaia Kaspiar itsasoko Kizliarreko badian itsasoratzen da, Dagestan eta Kalmukia arteko mugatik gertu.
Kaukaso mendietatik iparraldera eta Terek–Kumako sakonunera doazen ibai gehienak Kuban eta Terekek harrapatzen dituzte. Bi ibai horien arroen artean sortzen da; beraz, Kuma estepa-ibaia da batez ere. Asko erabiltzen dute ureztatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ textual.ru (Errusieraz)