[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Krav maga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Krav maga edo krav (hebreeraz: [קרב] krav, 'borroka' eta [מגע] maga, 'kontaktua') Israelgo Defentsa eta Segurtasun Indarrek erabiltzen duten borroka eta autodefentsa sistema ofiziala da[1]. Krav maga bi mota daude, bata Israelgo Segurtasun Indarrentzat egokitua eta bestea erabilera zibilerako[2].

Sistema hau hainbat herrialdetako polizia-zerbitzu eta indar militarrek erabiltzen dute, hala nola, AEBetan, Frantzian eta Erresuma Batuan[3].

Borroka modu hau 1930eko hamarkadatik aurrera garatu zuen Imre (Imi) Lichtenfeldek lehen Txekoslovakian[4] eta geroago Palestinako Britainiar Mandatuan[5]. Israelgo Estatua sortu baino lehen, Lichtenfeld hasi zen Haganah indar paramilitar sionistarik garrantzitsuenari, eskuz esku borroka irakasten[1].

1951n, Israelgo Estatua sortu ondoren, krav maga borroka sistema, defentsa taktika eta eskuz esku borroka onartu zuten Israelgo Defentsa eta Segurtasun Indarrek, Israelgo Polizia Nazionalak eta baita terrorismoaren aurkako eta indar berezien unitate desberdinak. Horrela, funtsean, aplikazio militarreko borroka-entrenamendu-sistema bihurtu zen[1].

Israelgo Defentsa Indarretako borroka-irakasle karrera luze baten ondoren erretiratu zenean, krav maga irakasten hasi zen Lichtenfeldek publikoari. Beraz, krav maga bere jatorri historikora itzuli zen autodefentsa zibileko diziplina gisa.

Azken urteotan ezagunagoa egin da[1]. 2010eko ekainaren 11n Espainiako Kirol Kontseiluak krav maga onartu zuen[1]. Euskal Herrian, krav maga ikastaroak ematen dira hainbat hiri eta herritan[6][7][8][9].

Oinarrizko ideia berehalako mehatxuari aurre egitea da, erasotzaileari berriro erasotzea eragoztea eta, azkenik, aurkaria neutralizatzea[1].

Krav magaren ideiak honako hauek dira[10]:

  • aldi bereko defentsa eta aurrera egitea;
  • eraso fisikoa garatzea (ez da eraso emozionalarekin edo haserrearekin nahastu behar)[11];
  • aurkaria erasotzen jarraitzea guztiz ezindu arte[11];
  • aurretik erasotzea edo kontraerasoa ahalik eta azkarren egitea;
  • aurkaria jotzeko eskura dagoen edozein objektu erabiltzea[11];
  • erasoak gorputzaren puntu ahulenetara bideratzea;
  • eraso sinpleak eta erraz errepika daitezkeenak erabiltzea[11];
  • muskulu-memoria garatzea borrokan erreakzio azkarra izateko;
  • estresaren aurrean senezko erantzunaren garrantziaz jabetzea eta hedatzea[12].

Gerrikoen eta adabakien koloreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Imi Lichtenfeld krav magako maisua eta Yaron Lichtenstein

Gerriko eta kalifikazioetarako, krav magako erakunde gehienek judoan oinarritutako sistema erabiltzen dute[13]:

Maila Kolorea Gerrikoa Adabakia
Profesionala Zuria
Horia
Laranja
Lizentziatua Berdea
Urdina
Marroia
Aditua Beltza

Aditua-z gain, Maisua maila dago. Hala ere, maila hau krav magari bizitza osoa eskaini eta estiloa irakasteko eta sustatzeko ekarpen baliotsuak egin dituztenentzat bakarrik dago gordeta. Munduko jende gutxik maila hau daukate[13].

Adabaki sistema Eyal Yanilovek garatu zuen 1980ko hamarkadaren amaieran[14].

  • Krav Maga Nazioarteko Federazioa (IKMF)[15]
  • Krav Maga Global (KMG)[16]
  • Krav Maga Maleh (KMM)[17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Historia Krav Maga» Federación Andaluza de Lucha.
  2. (Ingelesez) Wagner, Jim; Nardia, Maj. Avi. «Inside Israel» Black Belt jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010/05/11).
  3. (Frantsesez) Faiseaux, Pascal. (2019). «Krav Maga : toutes les techniques, pour s'en sortir dans toutes les circonstances !» Franceinfo.
  4. (Ingelesez) «Bio Imi Lichtenfeld» European Federation of Krav Maga.
  5. (Ingelesez) Hodsdon, Amelia. (2005). «Get your kicks with Israeli tricks» The Guardian.
  6. «Donostiako borroka arteetarako udal aretoa – Anoeta» Juso club San Sebastián.
  7. Mujika, Miren. (2014). «Krav Maga, defensa pertsonalari buruzko ikastaroa, Bergaran» Goiena.
  8. «“Guztiok izan beharko genuke defentsa pertsonalaren oinarrizko ezagutza”» Aikor.
  9. Ruiz, Rebeka. (2019). «Krav Maga defentsa ikastaroari helduko diote aurki Bekoerrotan» Oarsoaldeko Hitza.
  10. (Ingelesez) Banerjee, Poulomi. (2009). «Contact combat» The Telegraph jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018/07/25).
  11. a b c d (Ingelesez) Whitman, John. (2000). «Krav Maga’s Top 10» Black Belt 7: 35-37..
  12. (Ingelesez) «What is Krav Maga?» Tactica Krav Maga Institute.
  13. a b (Ingelesez) «Krav Maga Grading System and Belts» Urban Fit & Fearless.
  14. (Ingelesez) «About Krav Maga» Krav Maga Global - New England jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019/08/09).
  15. (Ingelesez) IKMF Krav Maga. .
  16. (Ingelesez) Krav Maga Global. .
  17. (Ingelesez) Krav Maga Maleh. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]