[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Dur Sharrukin

Koordenatuak: 36°30′34″N 43°13′46″E / 36.50953°N 43.22931°E / 36.50953; 43.22931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Khorsabad» orritik birbideratua)
Dur Sharrukin
giza kokalekua
Administrazioa
Antzinako herrialdeaIrakeko Erresuma
Governorate of IraqNinawa
Geografia
Koordenatuak36°30′34″N 43°13′46″E / 36.50953°N 43.22931°E / 36.50953; 43.22931
Map
Demografia
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 706
Ordu eremuaUTC+03:00
Sargon II.a dignatario batekin bildua

Dur Sharrukin[1][2] ("Sargonen Gotorlekua"), gaur egun Khorsabad herrixka, Asiriako hiri harresitua izan zen, Sargon II.ak K.a. 713an eraikiarazi zuena. K.a. 707 edo K.a. 706an, erresumako hiriburu bilakatu zen. Mosuldik 15 kilometro ipar-ekialdera eta Ninivetik 20 kilometro iparraldera dagoena; bertan asiriarrak bizi dira.

Gutxi gora-behera, 1760x1635 metroko neurriak zituen (Asiriako hiribururik txikiena izan zen). Harresien luzera 16280 unitate asiriarrekoa zen, Sargonen izenaren zenbaki balioarekin bat zetorrena. Inguruko lurrak, olibondoak landatzeko erabili ziren, Asiriako olio eskasia gutxitzeko asmoz. Hein batean, gerra presoekin eta asiriar ofizialen kontrolpeko herbesteratuekin kolonizatua izan zen. Ofizial hauek ziurtatu behar zuten herbesteratuek begirunea zietela jainkoei eta erregeari. Sargon II.a hil ondoren, haren seme Senaqueribek Ninivera eraman zuen hiriburua.

Hiria industen hasi zen lehena, Mosulgo zegoen frantziar kontsul Paul-Émile Botta izan zen, 1843an. Bottak uste zuen Khorsabad zela Ninive biblikoaren kokapena.

  • Paul-Émile Botta, E. Flandin, Monument de Ninive, 5 liburuki, Paris 1849-1850
  • Victor Place eta Félix Thomas, Ninive et l'Assyrie, 3 liburuki, Paris, 1867-1970
  • H. Frankfort, G. Loud eta Th. Jacobsen, Khorsabad I : Excavations in the Palace and at the City Gate, Oriental Institute Publications n°38, Chicago, 1936
  • G. Loud et Ch. Altman, Khorsabad II : the Citadel and the Town, Oriental Institute Publications n°40, Chicago, 1938
  • Fuad Safar, « The temple of Sibitti at Khorsabad », Sumer n°13, 1957, pp. 219-221

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (Noiz kontsultatua: 2011-2-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]