[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Kepa Enbeita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kepa Enbeita

Bizitza
JaiotzaMuxika1878ko irailaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAreatza eta Muxika1942ko abenduaren 12a (64 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, idazlea eta poeta
Izengoitia(k)Urretxindorra

Literaturaren Zubitegia: 528
Bilboko Kepa Enbeita Urretxindorra enparantza, Otxarkoaga auzoan.

Kepa Enbeita Rementeria, Urretxindorra, (Muxika, Bizkaia, 1878ko irailaren 8a - Areatza, Bizkaia, 1942ko abenduaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.

Benita Goiriarekin ezkondu zen 1902an eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne eta Itziar. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Guardiara joaten zen aldi baterako 1919az ezkero. Gerra Zibilak Guardian harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.[1]

Bertsolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiak eman dituen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan.

1905ean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean.

Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren haren olerkien gai nagusiak.

Euzkadi, Euzkerea, Ekin eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak, eta bertsolari familia ospetsu eta emankor baten lehenengoa izan zen. Haren oihartzuna Euskal Herriko alde guztietara zabaldu zen eta bera izan zen Gipuzkoako bertsolarien alboan itzali xamar zeuden bertsolari bizkaitarrak gorengo mailara aterarazi zituen maisua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Kepa Enbeita "Urretxindorra" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]