Froyla Tzalam
Froyla Tzalam | |||
---|---|---|---|
(2022) | |||
2021eko maiatzaren 27a - ← Colville Young (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Antonio (en) , 1971ko uztailaren 27a (53 urte) | ||
Herrialdea | Belize | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Daniel Mendez (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sussexko Unibertsitatea Trinity University (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta antropologoa | ||
Jasotako sariak |
Froyla Tzalam (San Antonio, 1971ko uztailaren 27a) maia jatorriko belizetar antropologo, komunitateko lider eta politikaria da. 2021eko maiatzaren 27an Belizeko gobernadore orokor bilakatu zen. Edozein herrialdetako agintari gisa jardun duen maia jatorriko lehen pertsona da[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Froyla Tzalam Toledo barrutiko San Antonio herrixkan jaio zen. Antropologian lizentziatu zen Texasko Trinity Unibertsitatean eta landa garapeneko masterra egin zuen Sussexeko Unibertsitatean.
Politikan hasi baino lehen, Sarstoon Temash Indigenen Kudeaketa Institutuko (SATIIM) zuzendari exekutiboa izan zen[2]. 2017ko urtarrilean Senaturako hautagaitzarako aurkeztu zen, baina uko egin zion SATIIMen egiten zuen lanean kontzentratzeko[3].
Politikari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko apirilaren 22an John Briceno Belizeko lehen ministroak jakinarazi zuen Colville Young erretiratu ostean Froyla Tzalam Belizeko hurrengo gobernadore orokor izateko izendatu zuela[4]. Herrialdeko hirugarren gobernadore orokorra da, eta kargurako izendatutako bigarren emakumea, Elmira Minita Gordonen ondoren. Maiatzaren 4an, Elizabeth II.a erreginak izendapen hori onartu zuen[5], eta maiatzaren 27an Tzalamek Belizeko gobernadore orokor berri gisa zin egin zuen[6].
2022ko martxoaren 21ean, San Mikel eta San Jurgi Ordenako Gurutze Handiko Dama bihurtu zen[7].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daniel Mendezekin ezkonduta dago[8] eta bi seme-alaben ama da[9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «First Woman of Maya Descent Elected as Governor – General in the Commonwealth» Diplomat Magazine 2021-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Ms. Froyla Tzalam – Executive Director» SATIIM (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «SATIIM’s Froyla Tzalam Explains Decision to Decline Nomination» Channel 5 Belize 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Prime Minister John Briceno confirms recommendation of Froyla Tzalam to be next Governor-general» Belize News and Opinion 2021-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Buckingham Palace approves Froyla Tzalam as Belize’s next Governor General» The San Pedro Sun 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Froyla Tzalam sworn in as Belize’s new Governor General» The San Pedro Sun 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Court circular: March 21, 2022» The Times 2022-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Prime Minister John Briceño Independence Day Address 2021» Belize.com 2022-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Froyla Tzalam Is New Governor General Of Belize» Belize.com 2022-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).