[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Erromatar Errepublikako azken Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar Errepublikako azken Gerra Zibila
Erromatar Gerra Zibilak
Datak. a. 32ko martxoak. a. 30eko abuztua
LekuaGrezia eta Egipto
EmaitzaOktavioren garaipena
Gudulariak
Oktavioren jarraitzaileak Marko Antonioren jarraitzaileak
Ptolomeotar Erresuma
Buruzagiak
Oktavio
Marko Agripa
Tito Estatilio Tauro
Luzio Pinario
Marko Antonio  
Kleopatra  
Kaio Sosio  (GP)
Publio Kanidio Kraso  
Indarra
200.000 legionari[1]
450 itsasontzi
193.000 legionari
20.000 egiptoar soldadu[2]
600 itsasontzi
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Erromatar Errepublikako azken Gerra Zibila (k.a. 32–k.a. 30), edo Antonioren Gerra Zibila Erromatar Errepublikaren azken gatazka politiko-militarretako bat izan zen, Erromatar Inperioaren sorrera eragin zuena. Oktaviok kontrolaturiko Errepublikaren mendebaldeak, Erroma tartean, Marko Antonio kontrolaturiko ekialdeko probintziak, tartean Kleopatrak gobernaturiko Egipto borrokatu zituen.

Bigarren Triunbiratuak Julio Zesar erromatar diktadorearen hilketa bultzatu zuten senatari eta zaldun ugari akatzea lortu zuen. Filiposen Bruto eta Kasio magniziden porrotaren eta hauen suizidioaren ondoren, Italiako penintsulan, Marko Antonio eta Oktavioren aldekoen arteko borroka piztu zen. Gatazka, Brindisiko Bakeari esker, k.a. 40an amaitu zen. Bertan, Gaio Mezenasek triunbiroen arteko botere banaketa berri bat negozioatu zuen; ekialdea Marko Antoniori eta mendebaldea Oktaviori zegokiolarik, Lepido Afrikara baztertua geratzen zen bitartean. Urte hartan, Antoniok eta Oktaviok euren arteko aliantza estutu zuten, Antioniok Oktavia Gaztea, Oktavioren arreba, ezkondu eta Sexto Ponpeioren aurkako ekintza bateratu egitaratu baitzuten.

Hala ere, harremanak, k.a. 37tik aurrera okertu egin ziren. Antonio Asiara joan eta Kleopatrarekin bildu zen. Oktaviok hitza jan eta partiarren aurka eskatutako laguntza ukatu zion. K. a. 33an, triunbiroen botereak amaitzen ziren urtean, haustura nabarmena zen.

Antoniok Oktavia dibortziatu eta Erromarekin hautsi zuen. Ondorioz, Oktaviok Kleopatraren oso aldekoa zen Antonioren testamentua argitara eman zuen. K.a. 32an, Senatuak Antoniori bere botereak kendu zizkion eta Egiptori gerra deklaratu zion. Oktaviok ekialdearen eta mendebaldearen arteko borroka gisa aurkeztu zuen, baina benetan Antoniorekin zuen lehiaren islada besterik ez zen.

K.a. 31. urtean, bi armadak Grezian daude. Marko Vipsanio Agripa Oktavioren jeneralak Metoneko portua hartu zuen, Peloponeson, aurkariaren mugimenduak zailduz. Aktiumgo itsas guduak gatazka erabaki zuen: Antonio eta Kleopatra garaituak izan ziren, eta Alexandriarantz erretiratu ziren, bertan Oktavioren armadari aurre egitea espero baitzuten.[3]

K. a. 30ean, Kornelio Galo prefektuak Zirenaikatik eraso zieten, Oktavioren armada gehienak ekialdetik eraso zuen bitartean. Antoniok hamaika legiorekin aurre egiten saiat arren, garaitua izan zen eta bere buruaz beste egin zuen. Handik egun gutxira, Kleopatra, Oktaviok bere erresuma mantentzen utziko ez ziola konturatu zenean, gauza bera egin zuen.[4][5] Egiptoarrak liderrik gabe zeudenez, Oktavio garaile bezala sendotu zen.

Marko Antonioren heriotzaren ondorioz, Oktavio, kontsul bakarra zena, botereaz jabetu eta gobernu modu berri bat ezarriko du. Ezin zen diktadore izan, Antoniok Zesarren heriotzean diktadura indargabetu zuelako. Erregerik ere ez, bere arerioari monarkia ezarri nahi leporatu baitzion, eta, gainera, Erroman hitza erabat onarpen gabekoa zen. Izen ona galdua eta italiarrek eta probintzikoek nahi ez zuten Errepublika aristokratiko batera itzultzea ere ezinezkoa zen. Aukera bakarra Printzerria izan zen: itxura errepublikarreko monarkia moduko bat, beranduago Erromatar Inperioa deituko zutena.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Roman Legions
  2. Cleopatra
  3. Cosme, Pierre. Auguste, maître du Monde – Actium, 2 septembre -31 av J.C.. , 27-28 or..
  4. Lindsay, Jack. (1972). Cleopatra. New York: Coward-McCann OCLC .671705946.
  5. Estrabon, Geografia, XVII 10
  6. Grimal, Pierre. (1990). El mundo mediterráneo en la edad antigua III. La formación del Imperio romano. Madril: Siglo XXI de España Editores ISBN 84-323-0168-X..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.