[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Egidio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egidio
Magister militum

Bizitza
JaiotzaLugdunum, V. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAugusta Suessionum (en) Itzuli, 464 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hobiratze lekuaAugusta Suessionum (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
GraduaMagister militum
Parte hartutako gatazkakBattle of Arelate (en) Itzuli

Egidio (??? - 464) jeneral erromatarra izan zen.

Ez dago batere garbi Egidio zer urtetan jaio zen. Galiako ipar zatiaren defentsa antolatu zuen erromatar jenerala izan zen. Hasiera batean Avito enperadorean zerbitzuan egon zen, eta ondoren Galiako agintari militar izendatu zuten. Maioriano enperadoreak, Galia bere onera itzultzeko misioa eman zion. Probintzia horretan, Maiorianok ez zuen izan Avitok izan zuen besteko ospe ona.

Karrera militarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankotar bere elkarkideekin, Lyon herria berreskuratu zuen, Maiorianoren agintealdian, burgundiarrei eman ondoren, Arlesen gertatu zen bisigodotarren aurkako gudu baten ondoren. Horrela, Teodoriko II.a, bisigodotarren erregea, hauen eta Mendebaldeko Inperioren arteko elkarkidetza berriztatzera behartuz.

461. urtean, Rizimerok, Maioriano akabatzea agindu zuen, Libio Severo enperadore berri izendatuz. Egidiok ez zuen enperadore berria onartu, eta bere burua independente izendatu zuen Galiako iparraldean. Ondorioz, burgundiarrek, Lyon eta Saona ibaiaren ibarra berreskuratu zituzten, horrela, Egidio, Galiaren hegoaldetik baztertuz.

Orleansko gudua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egidiok bere kontura jarraitu zuen bisigodoen aurkako borroka, hauei, Orleansko guduan, 463. urtean irabaziz. Beharbada, Angersen ere borrokatu zuen, saxoiarren aurka.

Soissonseko erreinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein kasutan, Egidiok, galiar-erromatar aristokraziak gobernaturiko lurralde bat sortu zuen Loira eta Somme ibaien artean. Beharbada, bere agintea galdu zuen frankotarren artean, hauek izan baitziren agintaritzat aukeratu zutenak urte batzuk lehenago.

464. urtean hil zen, edo, beharbada, 465. urtearen hasieran, lurralde haren agintea bere seme sen Siagriori utziz, beharbada, Pablo kontearen laguntzaz Loira inguruan. Siagriok agintari gisa jarraitu zuen 486. urte arte, Klovis I.a frankotarren erregearen aurka Soissonsen gertatu zen gudua galdu zuen arte.

Egidiok, 457. urtetik 464. urterarte gobernatu zuen Soissonseko erreinua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]