[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ennio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ennio

Bizitza
JaiotzaRudiae (en) Itzuli, K.a. 239ko uztailaren 16a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 169ko urriaren 8a (70 urte)
Hobiratze lekuaTomb of the Scipios (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hezueria
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, idazlea, Ancient Roman historian (en) Itzuli eta annalist (en) Itzuli

Discogs: 4968338 Edit the value on Wikidata

Kinto Ennio (Rudiae K.a. 239-Erroma K.a. 169), antzerkigile eta olerkari epiko erromatar bat izan zen.

Rudiaen jaio zen, Lupiaetik gertu zegoen Italiako Magna Graeciako eskualde batean (gaur egun Lecce dena). Hirueleduna zen: erraztasun berdinarekin egiten zuen grezieraz, latinez eta oskoeraz. Greziar kulturan erakutsia, Marko Portzio Katonek Erromara deitu zuen K.a. 204an, olerkaria, Sardinian zegoenean soldadutza egiten. Erroman, greziera irakatsi zuen, eta Eszipionen taldean sartu zen. Marko Fulvio Nobiliorrekin ere izan zuen harremana. Bi pertsonaia hauek eragin handikoak ziren, eta hauek greziar kulturan barneratzen joan zen, erromatar gustura egokitzeaz arduratu zen arren idatzi zituen lanetan, eta gai erabat erromatarreko bi lan ere kontserbatzen dira: Sabinae eta Ambricia, Caupuncula komediarekin batera. Jatorrizkotzat pasa nahi izan zen bere Satirak lana, tradizio erromatarrean berria zirudien generoa, baina, bere jatorria, olerkari ianbografo greziarren idazkietan eta satira menipeo greziarretan du.

Euripidesen lanetan oinarritutako hogei tragedia inguru idatzi zituen. Bere lanaren osotasunak, garrantzi handia izan zuen olerkaritza nazional erromatarraren sendotzena eta eragin nabarmena izan zuen Lukrezio eta Virgilio bezalako olerkariengan. Ohi, Ennio, lehen erromatar olerkari epiko handitzat hartzen da, bere Annalak izeneko lanagatik, non hexametrotan idatzitako 18 liburutan, bere garairarteko Erromaren historia kontatzen duen. Lan handi honetatik, txatal batzuk baino ez dira geratzen. Ennioren lana, funtsezkoa izan zen zaharkitua geratu zen bertso saturnio nazionala, jatorri greziarreko hexametro daktiloagatik ordezkatzeko gai narratibo edo epikozko lanak idazterakoan. Bera izan zen Erroman erabili zuen lehena.