Gush Shalom
Itxura
Gush Shalom (hebreeraz: גוש שלום, lit. 'Bakearen Blokea') Israelgo talde bakezalea eta ezkertiarra da, 1993an Uri Avneryk, kazetariak eta Knesseteko kide ohiak, sortua.
Gush Shalom parlamentutik kanpoko erakundea da, ezein alderdi politikoren menpe ez dagoena. Bere kideak hainbat alderdi politikorekin daude harremanetan, nahiz eta maiz ezkertiartzat jotzen zaion[1][2][3][4].
Israelek palestinarren lurraldeak okupatzea arbuiatzen du Gush Shalomek. Okupazio hori ilegala dela eta egunero-egunero Israelek gerra krimenak egiten dituela aldarrikatzen du. Bi estaturen konponbidearen alde egiten du, 1967ko mugetara itzulita eta Jerusalem bi estatu horien hiriburua izanda[5].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Left-wing conflicted on war with Hizbullah. The Jerusalem Post 2006-07-17.
- ↑ US policy and the pro-Israel lobby: A university in Jerusalem takes on the debate. The Christian Science Monitor 2008-06-14 (Noiz kontsultatua: 2008-12-12).
- ↑ High Court to rule on settler's radio station. Ynetnews.com 2008-10-09 (Noiz kontsultatua: 2008-12-12).
- ↑ Israel agrees to partial pullback. sfgate.com 2002-08-19 (Noiz kontsultatua: 2008-12-12).
- ↑ Aims of Gush Shalom. Gush Shalom (Noiz kontsultatua: 2008-12-12).