Guy Héraud
Itxura
Guy Héraud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guy Maurice Héraud |
Jaiotza | Avignon, 1920ko urriaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paue, 2003ko abenduaren 28a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta legelaria |
Guy Héraud (Avignon, 1920ko urriaren 29a - Paue, 2003ko abenduaren 28a) frantziar politikari eta legelaria izan zen.
Zuzenbidean doktore eta irakasle izan zen Estrasburgo, Hanoiko eta Paueko unibertsitateetan. Aostako Ikasketa Federalisten Ikastetxearen sortzaileetako bat izan zen.
1971n Europako Alderdi Federalista sortu zuen eta Frantziako 1974ko lehendakaritzako hauteskundeetan hautagai izan zen. Zentralismoaren aurkakoa eta gutxiengo etnikoen defendatzailea Frantzian eta Europan.
Egile emankorra eta etnismoaren pentsalarietako bat izan zen. Autodeterminazio eskubidea, federalismoaren printzipioak eta sozialismo autogestionarioa defendatu zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L’Europe des ethnies, Presses d’Europe, 1963
- Les principes du fédéralisme et la fédération européenne, Presses d’Europe, 1968
- Peuples et langues d’Europe, Denoël, 1968
- Fédéralisme et Communautés ethniques, Institut Jules Destrée, 1971