[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Gregorio Muro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio Muro

Bizitza
JaiotzaHernani1954ko maiatzaren 13a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomiki gidoilaria, film-zuzendaria eta komikigilea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Muro

IMDB: nm0614011 Allocine: 227474 Edit the value on Wikidata

Gregorio Muro Harriet, (Hernani, 1954ko maiatzaren 13a - ) euskal komikigile, zuzendari eta gidoigilea da.[1]

Komikigintzan hasi zen eta 80. hamarraldian argitaratu zituen bere lehen albumak Euskal Herriko hainbat argitaletxe eta aldizkaritan, hala nola Erein, Ttarttalo, Elkar eta Habe (Habeko Mik, Ipurbeltz, Zipristin, Puxka Muxka...).[2]

1980. hamarkadaren azkeneko urteetan, beste marrazkilarientzako gidoiak idazteari ekin zion, eta horrela bere istorioek proiekzio askoz handiagoa erdietsi zuten. Bere komikiek nolabaiteko arrakasta izan dute Europan eta zenbait sari ere irabazi ditu. Ondorioz, bere lanak hainbat hizkuntzatan izan dira argitaratuak, hala nola espainieraz, frantsesez, italieraz, alemanez eta danieraz.

Ziurrenik 80ko hamarkadako komiki-gidoigintzan euskal egile emankor, arrakastatsu, saritu eta nazioartekoena izan zen, Justin Hiriart, Jon eta Mirka edo Sorgin seinalea bezalako lanekin.[3]

Baina, pixkanaka komikiaren mundua txikia egin zitzaion eta animazio zinemara egin zuen jauzia.[4] Irudi errealeko filmen gidoigile ere aritu izan da. Bi hamarkada osoz egon zen zinema egiten, film luze zein laburretan, gidoilari, zuzendari eta produktore gisa.

2015. urtean Harriet argitaletxea sortu zuen,[5] eta bertan azken urteetan komiki ugari atera ditu euskara eta gaztelaniazko edizio bikoitzetan: bere lehengo lanen berrargitalpenak, nazioarteko egile eta lan interesgarriak, nazioartean ari diren euskal egileen lanak, euskal egile berriak...

Gidoigintzara itzuli zen eta lan berriak argitaratzen ari da gurean zein nazioarteko merkatuan: Lotsa eta ahaztea, Mugako dragoiak...[3]

Lan literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erein argitaletxearen Ipurbeltz bilduman komiki pertsonai batzuk sortu eta ale monografiko batzuk argitaratu zituen: Duk Rampy, Iker eta Ixone, Tom eta Vandi eta Hiru sudurluzeak. [6][7]

  • Iker eta Ixone
    1978- Iker eta Ixone : Orrazi magikoa / Gregorio Muro.Ipurbeltz 1.zkia ISBN 84-85324-12-9
  • 1979- Iker eta Ixone : Gaizkiñe / Gregorio Muro.Ipurbeltz 6.zkia ISBN 84-85324-27-7
  • 1979- Iker eta Ixone : Zahagi-urrea/ Gregorio Muro.Ipurbeltz 9.zkiaISBN 84-85324-34-X
  • 1980- Iker eta Ixone : lurrren bihotzerino/ Gregorio Muro. Ipurbeltz 12.zkia ISBN 84-85324-43-9
  • 1981- Tom eta Vandi / Gregorio Muro. Ipurbeltz 13.zkia ISBN 84-85324-60-9
  • 1979- 3 sudurluzeak: spray-en misterioa/ Gregorio Muro; marrazkiak Pedro Sestelo. Ipurbeltz 7.zkia ISBN 84-85324-31-5
  • 1981- 3 sudurluzeak: balioaren misterioa/ Gregorio Muro; marrazkiak Pedro Sestelo. Ipurbeltz 14.zkia ISBN 84-85324-59-5
  • 1980- Duk Rampy mendebaldera/ Gregorio Muro; marrazkiak Pedro Sestelo. Ipurbeltz 11.zkia ISBN 84-85324-41-2
  • 1982- Habeko Mik, HABE argitaletxea, 1
  • 1982- 1983 Justin Hiriart, Erein argitaletxea, (1, 2)eta 1983an : Justin Hiriart, Ttartalo argitaletxea, (1, 2,3)
  • 1983- Titez, Ttartalo argitaletxea, (1, 2)
  • 1984- Les aventures de Ion i Mirka, Leartes argitaletxea, (1)
  • 1984- Les aventures de Ion i Mirka, Ttartalo argitaletxea, (1)
  • 1984- Harriet Klasikoak, Harriet argitaletxea, (1)
  • 1984- Gacetilla, Gaceta del Norte argitaletxea, (1,2,3)
  • 1984- Pequeño País, Diario el País, (121, 122, 123, 124, 125, 126, 127, 128, 129, 130, 131, 132, 133, 134, 135, 136, 137, 138, 139, 140, 141, 142, 143)
  • 1985- Ttartalo berezia, Ttartalo argitaletxea, (1)
  • 1985- Comix internacionl, Toutain argitaletxea, (49)
  • 2014- Sudor del Sol, Ponient Mon argitaletxea, 1
  • 2017- Balanzin, APIE-EIEP argitaletxea, 13
  • 2015- Harriet Clásicos, Harriet argitaletxea, (1,2,3)
  • 2015- Justin Hiriart, Erein argitaletxea, (1)
  • 2016- Harriet Klasikoak, Harriet argitaletxea, (1,2)
  • 2016- Xabiroi, Ikastolen Elkartea argitaletxea, 42, 46, 52
  • 2017- El Balanzin, APIE-EIEP argitaletxea, 13
Urtea Filma Mota Oharrak
1992 Ipar haizearen erronka film laburra Argumentua/Gidoia
1992 Ignatius de Loyola film laburra Zuzendaritza
2001 El rey de la granja film luzea Argumentua/Zuzendaritza/Gidoia
2008 Tras los visillos film laburra Zuzendaritza
2009 Perros de presa film laburra Zuzendaritza/Gidoia
2011 Zeinek gehiago iraun film laburra Zuzendaritza/Gidoia/Ekoizlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elustondo, Miel A.. «"Artista ez, artisaua naiz, gauzak egitea gustatzen zait, eta ondo egitea"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gregorio Muro Arriet. .
  3. a b Leturia, Igor. (2022). «Gregorio Muro Harriet, euskal komikigintzako mito bizia» www.donostiakultura.eus (Donostia Kultura) (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  4. Euskadiko Filmategia. Muro Harriet, Gregorio. .
  5. (Gaztelaniaz) «Harriet Ediciones» 53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
  6. (Gaztelaniaz) Tebeosfera (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  7. Ipurbeltz ale bereziak: Gregorio Muro. .
  8. «Justin Hiriart, de Harriet y Fructuoso. Edición en Euskera.» Harriet Ediciones 2016-11-11 (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
  9. «Iruzkinak Gregorio Muro» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 56 orr..
  10. «Gregorio Muro» Elkar liburudenda.
  11. «Sorgin seinalea, de Harriet y Redondo. Edición en Castellano» Harriet Ediciones 2017-11-21 (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
  12. «Jon eta Mirka, de Harriet y Redondo. Edición en Euskera.» Harriet Ediciones 2016-11-14 (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]